Zenbait zailtasunen ostean, 1984. urtean hasi zen funtzionatzen Castro Urdialeseko Euskaltegia.
AEKren gidaritzapean hasi zuen ibilbidea. Erakunde horrek utzi zuen material guztia: aulkiak, mahaiak, jolasak...
Garai zoriontsuak izan ziren, ilusioz betetakoak. Ikasle asko zeuden.
Hortik sortu zen Korrika paralelo bat antolatzearen idea, Muskizetik banatzen gaituzten 14 kilometroak zeharkatuko lituzkeena.
Ideia garatu ostean, 1985ko ekainaren 6an, osteguna, goizeko zazpietan, Avenida tabernan geunden, txokolatea txurroekin jaten, lehen kilometroari Udaletxeko plazataik hasiera emango dion suziriaren zain.
Txaro Garitazelaia arduratu zen lehen kilometroaz. 14. kilometroa, Muskizen, Iñaki Bigurik amaitu zuen, Castroko bizilaguna eta Euskaltegiko irakaslea.
Pasadizoren bat edo beste ere izan genuen. Omar Ibarrak, adibidez, kilometro bat egin zuen, 4 urterekin.
Muskizen Isma Urtubi Athleticeko jokalari ezaguna arduratu zen Sopuertatik zetorren lekukoa pasatzeaz. AEKtik, Korrikako antolatzaileak pozik azaldu ziren ekimenak izan zuen harrerarekin eta lortutako helburuekin.
Hori dena euskararen alde, taupada geroz eta indartsuagoak dituen hizkuntza. Bizitza ematen dion arteria berri bat topatu zuen euskarak Castron urte hartan.