Anuntxi Aranak liburu berria plazaratu du: "Hilak gure artean"

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2015ko mar. 20a, 10:26

Anuntxi Aranak, Iparraldean erroturiko antropologo luiaondoarrak, saiakera liburu berria kaleratu du Elkar argitaletxearekin: “Hilak gure artean”.

Liburu honetan Aranak gizakiak, kulturaren baitan, heriotzaren oinazea ardatz gisa hartuta, hildakoaren itzuleraren mitoa ikertzen du eta afera honek hainbat herriren irudimenean izan duen eragin eta isladaz.

Anuntxi Aranak, Iparraldean erroturiko luiaondoar antropologoak, saiakera liburu berri bat kaleratu du Elkar argitaletxearekin: “Hilak gure artean”.

 

Liburu honetan Aranak gizakiak, kulturaren baitan, heriotzaren oinazea ardatz gisa hartuta, hildakoaren itzuleraren mitoa ikertzen du eta afera honek hainbat herriren irudimenean izan duen eragin eta isladaz. Mitoen munduan etengabean edo data jakin batzuetan beti itzultzen baitira hildakoak euren etxeko nahiz senitartekoengana, batzuk laguntza eske, mendeku bila edo min egiteko asmoz ageri dira kondairetan.

 

Haren esanetan, bizien artean oraindik dabiltzan arima erratuen figura mitologikoen artean bada antzekotasun nabarmenik kulturaz kultura eta, gainera, mitologiako beste hainbat pertsonaiek ere izango lukete, apika, figura horrekin lotura zuzenik: lamiek, basajaunek, inauteriko mozorro hainbatek, Zanpantzarrek, Olentzerok berak ere...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide