Uztailaren 12an izango den Laudioko musika maratoiaren eskaintza zehaztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko uzt. 2a, 14:12

Datorren uztailaren 12an Laudioko lehen zuzeneko musika maratoia jarriko da martxan. Herriko musika taldeen ezagutzari bultzada ematea duen proiektu horretan hamaika estilotako bandek hartuko dute parte.

Datorren asteko larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, Aldai plazan hain zuzen izango da zita eta, bertan, hiru talde laudioarren kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Kontzertu bakoitzak 50 bat minutuko iraupena izango duelarik.

 

Datorren uztailaren 12an Laudioko lehen zuzeneko musika maratoia jarriko da martxan. Herriko musika taldeen ezagutzari bultzada bat ematea duen proiektu honetan hamaika estilotako bandek hartuko dute parte. Datorren asteko larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, Aldai plazan hain zuzen izango da zita eta, bertan, hiru laudioar talderen kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Kontzertu bakoitzak 50 bat minutuko iraupena izango du.

 

Hurrenez hurren honakoak izango dira Aldai enparantzan entzuterik izango diren taldeak.

 

Livelüla: Miguel Ibarretxe laudioarrak martxan jarritako proiektua dugu honakoa, duela hiruzpalau urte martxan jarritakoa. Livelüla proiektuaren lehen urrats gisa dugu “Blue Sun” lehen diska, hamahiru piezaz osatua dagoena. Bertan, ambient, chill-out nahiz musika elektronikoa bezalako estiloak uztartzen ditu Ibarretxek, betiere, bere ukitu pertsonala emanaz.

 

SinMas: 2003an sortu zuten, desegin berriak ziren zenbait taldetatik pasa ostean, elkartzea erabaki zuten Joseba, Rikar, Goiri, Julen eta Erlantzek. Rock nahiz metal musiken arteko erdibideko estilo batean koka dezakegu euren musika euren esanetan. Dagoeneko euren laugarren diskoan ari dira lanean.

 

Inner Destinity: Eszenatokiz eszenatoki dagoeneko sei urte daramatzan banda dugu honakoa. Euren kideek bete-betean bizi dute heavy metala eta, era berean, heavy metalak eurek bizi dituela esan daiteke.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide