Tubacexek 15 milioi euroko mozkinak izan zituen 2013an, aurreko urtean baino %26 gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko ots. 28a, 09:23

Hodi herdoilgaitzen enpresak iragan astean eman zion Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari 2013. urtean izandako emaitzen berri. Datuei erreparatuta, iaz 15 milioi euroko etekinak eskuratu zituen Tubacexek. 2012. urtean baino %26 gehiago.

Iazko azken hiruhilabetekoan enpresak 3,15 milioi euroko etekinak eskuratu zituen, 2013ko irailera arte irabazitako 11,85 milioiekin batera azken urteetako joera positiboari jarraipena ematen diote azken datuek.

2013an izandako datuetan oinarriturik, akziodunei akzio bakoitzeko 0,0231 euroko dibidendua ematea onartu zuen Tubacexeko Administrazio Kontseiluak iragan azaroan. Horretaz gain, iaz 25 milioi euroko inbertsioak burutu zituen enpresak Amurrio eta Laudioko fabriketan, eta zorrak kitatzera ere 68 milioi euro bideratu zituen tarte horretan.

Tubacex enpresak Kantabrian lantegi berri bat eraikitzeko erabakiak sortutako ika-mikaren harira zuzendaritzak behin baino gehiagotan erabili izan du eskualdean lehiakortasuna bermatzeko arazoak dituela.

Langileek soldata altuegiak dituztela eta sindikatuek presio itogarria eragiten diotela izan dira enpresak erabili izan dituen argudioetako batzuk. Datuek ordea, kontrakoa adierazten dute; egoera ekonomiko zailenean ere bigarren urtez jarraian mozkin handiak erdietsi ditu enpresak, dibidenduak banatu, inbertsioak egin eta maileguak kitatzeko gai izan da gainera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide