Amurrioko II Krosa: Euskadiko Kros Labur eta Beteranoen Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Oinkariak Atletismo Taldea 2014ko urt. 30a, 15:34

Igande honetan -otsailak 2- ospatuko da Amurrion Euskadiko kros labur eta beteranoen txapelketa. Pasa den urteko arrakastaren ondoren, Oinkariak Atletismo Taldeak gogoekin hartu du erronka berri hau.

Iaz, Arabako Kross Txapelketa antolatu zen Amurrion eta jende asko hurbildu zen lasterketa ikustera. Juan Urrutia parkean diseinatutako zirkuitua gustura hartu zuten korrikalariek, beraz, aurten ere, parkean izango dira lasterketak.

Oinkariak Atletismo Taldeak antolatzen du Kros hau, Amurrioko Udalaren laguntzarekin eta Tubos Reunidos enpresaren babesarekin.

Igande honetan -otsailak 2- ospatuko da Amurrion Euskadiko kross labur eta beteranoen txapelketa. Pasa den urteko arrakastaren ondoren, Oinkariak Atletismo Taldeak gogoekin hartu du erronka berri hau.

Iaz, Arabako Kross Txapelketa antolatu zen Amurrion eta jende asko hurbildu zen lasterketa ikustera. Juan Urrutia parkean diseinatutako zirkuitua gustura hartu zuten korrikalariek, beraz, aurten ere, parkean izango dira lasterketak.

Oinkariak Atletismo Taldeak antolatzen du Kross hau, Amurrioko Udalaren laguntzarekin eta Tubos Reunidos enpresaren babesarekin.

Lasterketak 11:30ean hasiko dira, ordutegi honetan:

  • 11:30 Beterano Gizonezkoak 5400m (4 bira)
  • 12:00 Beterano Emakumezkoak eta Beterano Gizonezkoak M55 4100m (3 bira)
  • 12:30 Labur Gizonezkoak 4100m (3 bira)
  • 13:30 Labur Emakumezkoak 4100m (3 bira)

Iazko irabazleek espero dute aurten ere txapela beraien etxeetara eramatea:

  • Beterano Gizonezkoak: Gotzon Solaegi
  • Beterano Gizonezkoak M55: Jose Luis Garcia de la Fuente
  • Beterano Emakumezkoak: Josune Terceros
  • Labur Gizonezkoak: Hassan El Oubaddi
  • Labur Emakumezkoak: Belit Solar

Pedro Ibarrola kirol zinegotziaren esanetan, iganderako espero dira 300 atleta inguru, Euskal Herri osotik. Kirolari hauek Amurrio ezagutzeko aukera izango dute, baita bere ingurunea ezagutzeko edo bere gastronomiaz gozatzeko ere.

Era berean, Oinkariak Atletismo Taldeak Amurrioko biztanleak parkera hurbiltzera eta atletismoko festa honetan parte hartzera gonbidatzen ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide