"Gorbeiako artzainak" dokumental proiektua aurkeztuko du Aztarna elkarteak astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2018ko ira. 15a, 07:00

Argazkia: Aztarna elkartea

Ekitaldia 12:00etan izango da Donibane Aretoan. Dokumentala iragartzeko teaserra proiektatuko dute bertan.

Hurrengo astelehenean, irailaren 17an, 'Gorbeiako artzainak. Gorbeiako mendiguneko artzaintzaren iragana, oraina eta etorkizuna' dokumentalaren aurkezpena izango da, Amurrioko Aztarna etnografia elkartearen eta Orozkoko Udalaren eskutik. Ekitaldia 12:00etan izango da Donibane Aretoan eta proiektua oraindik prestaketa lanetan dagoen arren, teaserra proiektatuko da.

Proiektuaren helburua da Euskadiko mendigunerik ezagunenetariko bat denaren artzaintza lanen urteko zikloak jasotzea. Dokumentalaren bitartez ogibide horren historia erakutsiko da, jatorriak, garapena, garaiak eta baita oraina ere, gaur egungo errealitatea eta, bereziki, etorkizuna. Hasierako grabaketa blokea bukatu berri da orain dela aste gutxi. Horren bitartez eskarmentu handiko eta kasu batzuetan laurogeitaka urteko artzainen lekukotza jaso da. Luis Larrea edo Enrique Etxebarria adibide dira, oraindik ere artaldeak Austigarmin eta Arrabara eramaten dituztenak eta gazta egiten aritzen direnak. Jose Mari Olabarri, El Rubio, ere dokumentalean agertzen da, Urigoitiko bere baserrian artzain lanetan ibiltzen dena eta Itxina inguruan oso ezaguna dena.

Dokumentalak ez ditu emakumeak ahaztu eta, besteak beste, Paula Menoyoren hitzak jasoko ditu. Belaunaldi berrietako artzainek ere tokia izango dute proiektuan, hala nola, Etxagueneko Iñaki López eta Belén Etxebarria, Zestafeko Maribel Álava edota Zeberioko Aitor Azkueta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide