Kaixo Aiaraldeko herritar guztiei. Udan jai asko ospatzen dira gure herrietan, eta horregatik guztiok haietaz gozatzea gustatuko litzaidake. Egun horietan aukera handiak daude denok batera gozatzeko, gure ohiturak ospatzeko eta gure familia eta lagunekin partekatzeko.
Era berean, espero dut udalerrietako jaiak errespetuaren eta bizikidetzaren eredua izatea, ondo pasatzeko eta seguru sentitzeko.
Aiarako Udalaren izenean, esan behar dut arbuiatu egiten dugula edozein jokabide matxista, eta guztion artean jai-giro inklusiboa eta errespetuzkoa sor dezakegula.
Jai zoriontsuak! Agur bero bat.