Ehun panpina eta jostailu baino gehiago izango dira protagonista Larrinbeko jaietan bihartik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia

Altarraketa Kultur elkarteak Larrinbeko Done Jakue jaiak antolatu ditu datozen uztailaren 24an eta 25ean. Bertan urteroko ekintzez gain, berezitasun bakarra dakartza programak egun bakoitzean, igandean bertso-afaria egongo baita Izar Mendiguren eta Maddalen Arzallusen eskutik, eta astelehenean panpina eta jostailuen erakusketa egingo dute Biruzabal elkartearen eskutik.

Bestetik, urteroko ekintzak izango dira nagusi, igandean, mus txapelketa eta berbenarekin eta astelehenean meza, Gorriti eta animalien erakustaldiarekin.

Larrinbeko jaiak, Done Jakue jaiak:

Altarraketa Kultur elkarteak Larrinbeko Done Jakue jaiak antolatu ditu datozen uztailaren 24 eta 25erako.  Bertan urteroko ekintzez gain, berezitasun bat dakar programak, astelehenean panpin eta jostailuen erakusketa bate gongo baita Biruzabal elkartearen eskutik.

Bestetik urteroko ekintzak izango dira nagusi, igandean, mus txapelketa eta berbenarekin eta astelehenean meza, Gorriti eta animalien erakustaldiarekin.

Larrinbeko jaiak, Done Jakue jaiak:

Uztailaren 24an:

19:00tan Larrinbeko Mus txapelketaren XVII. edizioa. Izen-ematea: 20€. (Sariak garaikurrak eta bildutakoaren % bat)

23:30tan Suziriak Larrinbeko jaiei hasiera emateko

00:00tan Dantzaldia Honat erromeriarekin.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=uQtytBtwT7Q]

 

Uztailaren 25ean:

11:30tan Santiagoren omenezko kanpai errepika

12:00tan Meza

12:00tatik 13:30tara eta 19:00tatik 20:30tara Panpin eta osagarrien erakustaldia

20:30tan Gorriti eta bere animalien erakustaldia

21:30tan DJ

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide