"Beti triatloia praktikatzeko gogoa izan dut eta beharrezkoa den adina lortzean argi nuen kirol honetan sartuko nintzela"

ANDER GANZABAL BILBAO (Orozko, 2000) Oinkariak atletismo taldeko triatloilaria da. Igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa batzen dituen kirola da triatloia eta Anderrek bere bigarren  denboraldiari hasiera ona eman dio Getariako tiratloian 1. postua eta Bermeoko triatloian 2. postua kadete mailan lortu ondoren.

 

Zerk erakarri zintuen triatloiak, hain gazte kirol hau egiten hasteko?

ANDER GANZABAL BILBAO (Orozko, 2000) Oinkariak atletismo taldeko triatloilaria da. Igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa batzen dituen kirola da triatloia eta Anderrek bere bigarren  denboraldiari hasiera ona eman dio Getariako tiratloian 1. postua eta Bermeoko triatloian 2. postua kadete mailan lortu ondoren.

 

Zerk erakarri zintuen triatloiak, hain gazte kirol hau egiten hasteko?

Txikitatik aitak eta osabek Bilbora eta Gasteizera eraman izan naute triatloi probak ikustera eta horregatik beti gustatu izan zaidan kirola da. Beti triatloia praktikatzeko gogoak izan ditut eta beharrezkoa den adina lortzean argi nuen kirol honetan sartuko nintzela.

Hain gazte hasita etorkizunean triatloian edo beste kirol batean ikusten duzu zure burua?

Gerora begira, beste kirol batean hobeto moldatzen naizela ikusten badut, aldaketa bat egitea posiblea izango litzateke baina ez dut uste hori gertatuko denik, triatloia asko gustatzen zaidalako.

Emaitza onak lortzeko entrenamendua garrantzizkoa da. Non eta nola entrenatzen duzu?

Nire entrenamenduak ezberdinak dira urtean zehar. Triatloiaren denboralditik kanpo, neguan, krossetan hartzen dut parte Laudioko atletismo taldean eta triatloian parte hartu aurretik, Ugaoko txirrindularitza taldean lehiatzen nuen, beraz bi kirol hauek indartzeko balio izan didate triatloian emaitza hobeak lortzeko.

 

 

Triatloiko sasoian zehar aldiz, igeriketa Laudioko klubarekin entrenatzen dut astelehenetan. Txirrindulan taldeko kideekin ateratzen naiz astean zehar edo asteburutan, ez dugu egun zehatzik, arratsaldeak libre ditudala aprobetxatuz eta korrika edozein arratsaldetan ere egiten dut, gehienetan astearte eta ostegunetan Ellakurira igotzen naiz entrentatzera baina ez dut egutegi zehatz bat jarraitzen.

 

 

Laburtzeko astean zehar igeriketan egun bat entrenatzen dut, bizikletan 2 edo 3 egun entrenatzen saiatzen naiz oso garrantzitsua delako niretzat arlo horretan hobetzea eta korrikan ere bizpahiru egunetan ateratzen naiz.

Igeri, korrika edo txirrindula, zein nahiago duzu?

Niri txirrindulan ibiltzea asko gustatu izan zait betidanik eta lasterketetan gehien gozatzen dudan momentua da. Gainera uretatik fresko ateratzean indar nahikorekin ateratzen naiz eta orduan pedalei gustura eragiten diet.

Korrika egitea ere gustoko dut baina lehenengo bi probak egin ondoren nekatuta iristen naiz azken zatira eta askotan sufritu egiten dut gozatu beharrean.

Hala ere aurtengo emaitzak ikustia, uretatik nahiko aurrean ateratzen zara.

Bai, denok batera hartzen dugu parte baina jendeak beste bi probak gehiago entrenatzen ditu. Adinak ere zerikusia izan lezake, gazteok normalean haiek baino finago ibiltzen baikara.

Zein da gehiago hobetu behar duzun zatia?

Niretzat lasterkako zatia da hobetu behar dudana, normalean nekatuta iristen naiz eta gainera bakarrik baldin banoa abiadura handiagoarekin korrika egiteko gaitasuna daukat, beraz alde hortatik hobetu behar dudala uste dut.

Zein probatan parte hartzeko asmoa duzu aurten?

 

Denboraldia amaitzeko data ekainaren 18an daukat jarria, Euskadiko sprint triatloi txapelketa jokatuko dela Lekeition eta honen aurretik maiatzaren 21ean Santurtzin eta hemendik hilabete batera Pasaiako triatloian ere hartuko dut parte.

 

 

Gero udan zehar deskantsatzeko asmoa daukat eta udazkenean krossan entrenatzen hasiko naiz. Krossak amaitu ostean berriz ere triatloietarako entrenatzen hasten naiz.

Proba gehienak zein lurraldetan egiten dituzu?

Gipuzkoan izaten dira proba gehienak, talde gehienak bertakoak baitira. Gainera eskertzekoa da bertan sortzen deb giroa, kirol honekiko afizioa handia baita. Bizkaian, aldiz,  ez da hain nabaria jendeak duen zaletasuna eta Araban proba bakarra egiten da, Garaioko parkearen inguruan.

Nafarrek ere hartzen dute parte baina egutegi propioa dute Nafarroan eta ez naiz inoiz bertara joan.

Aiaraldean talde gehiagorik dago triatloian parte hartzen dutenak?

Nire ustez eskualdeko talde bakarra da Oinkariak, horregatik nago bertan. Laguntza geheiena entrenatzerako orduan jasotzen dut, whatsapp talde bat dugu eta bertatik komunikatu eta entrenatzeko geratzen gara, entrenamendu hauek eramangarriagoak direlarik.

Gero ere lasterketetara joaterako orduan antolatu egiten gara bakoitzak bere kotxea eraman ez dezan, ahalik eta kotxe gutxien mugituz.

Eta zenbat triatloilari zarete Amurrioko Oinkariak taldean?

10-15 inguru gara triatloian gaudenok, ni gazteena. Gero bada beste lagun bat 23 urte azpikoetan aritzen dena eta besteak nagusiekin aritzen dira.

Aiaraldean triatloi bat egiteko aukera ikusten duzu?

Ez dut ikusten, errazagoa izango litzateke duatloi bat antolatzea, azken batean igeriko zatia oso zaila delako neurtzen. Hala ere inoiz ez dugu horretan pentsatu, hau nire ideia besterik ez da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide