2020/12/01 17:30

Haurrentzako jarduera

Irakurketa kluba familian

Irakurketa kluba familian
Alondegia, Urduña
Seme-alaben irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, familiei zuzendutako irakurketa kluba egingo da Urduñako Alondegian. Urriaren 13an, azaroaren 10ean eta abenduaren 1ean, 17:30ean, izango dira Alondegiko Areto Nagusian. Doan eskainiko dituzte hiru saioak, Ana Apikaren eskutik.

Plazak mugatuak izango direnez, aldez aurretik egin behar da izen-ematea, 94 538 30 03 (luz. 53) telefono zenbakira deituz.

Familia bakoitzeko heldu eta ume bana joan daitezke saioetara. Nabarmentzekoa da 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat daudela bideratuta.

Irakurketa kluban, oro har, liburutegian dauden liburuak ezagutu, erabili eta gozatzeko aukera izango dute familiek. Gurasoek etxean irakurzaletasuna bultzatzeko aholkuak jaso, bibliografia gomendatua ezagutu eta mailegua praktikan jarriko dute. Umeek, aldiz, ipuinak entzun eta poesiarekin jolastuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide