Urtero legez, Kandelak ospatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2016ko ots. 19a, 06:45

Ohitura da Zuhatzan auzokideek Kandelak ospatzea. Pasa den otsailaren 2an, urtero legez, Kandelen eguna dela eta, meza egin zuten Kandelariako Birjinaren omenez eta garai horretan baserrietan hiltzen dituzten txerrien txerrikiak jan zituzten bertaratutakoek.

Hala ere, otsailaren 2an ez ezik, gaur otsailaren 19an, ostirala, Kandelen ospakizuna izango dituzte berriz ere. Hori dela medio, herriko txokoan elkartuko dira Zuhatzako herritarrak, Administrazio Batzarrak antolatu duen egitarauaz gozatzeko.

Urteak dira Zuhatzako auzokideak Kandelak ospatzen dituztenetik. Pasa den otsailaren 2an, urtero lez, Kandelen eguna dela eta, meza ospatu zuten Kandelaria Birjinaren omenez eta garai horietan baserrietan hiltzen dituzten txerrien txerrikiak jan zituzten bertaratutakoak.

Baina, otsailaren 2an ez ezik, gaur otsailaren 19an, ostirala, Kandelak ospatuko dituzte berriz ere. Hori dela eta, herriko txokoan elkartuko dira Zuhatzako auzokoak, Zuhatzako Administrazio Batzarrak antolatu duen egitarauaz gozatzeko. Jaiari hasiera emango diote 19:30etatik aurrera, Domi Circo antzezpenarekin; jarraian, 20:30etan afari merienda izango dute eta txokoan daudenak, prestatutakoa jango dute elkarrekin. Jaiari amaiera emateko, Lobo & Carmine –Country-Mex sin complejos– taldea txokoa girotzen egongo da bere abestiekin. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide