Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko urt. 30a, 08:48

Datorren igandean, otsailaren 1ean, Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko dute Laudion. Hitzordua, arratsaldeko 17:30etan hasiko da Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan.

Manex Agirre, Jagoba Apaolaza, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Mendibil, Felipe Zelaieta eta Zigor Enbeita izango dira Laudion abestuko duten bertsolariak eta Olatz Santocildes izango da gai-emailea.

Datorren igandean, otsailaren 1ean, Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko dute Laudion. Hitzordua, arratsaldeko 17:30etan hasiko da Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan.

Manex Agirre, Jagoba Apaolaza, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Mendibil, Felipe Zelaieta eta Zigor Enbeita izango dira Laudion abestuko duten bertsolariak eta Olatz Santocildes izango da gai-emailea.

Sarrerak arratsaldeko 17:00etatik aurrera salgai egongo dira, Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan bertan, prezio ezberdinetan: bazkideak 4 euro ordainduko dituzte, 16 urtetik beherakoak dohainik sartuko dira eta gainerakoak 6 euro.

Bertsolarien egin beharra:

Txapelketan parte hartzen dute 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute txapelketan zehar eta  bi saio hauen puntu metaketak sailkatuko ditu finalerako.

Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri egongo dira:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
  • Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian
  • Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide