Bihar jaia eta kirola uztartuko dituzte Erretes Lantenon

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2014ko uzt. 4a, 08:30

Bihar, uztailaren 5ean, Erretes Lantenoko jaiak hasiko dira eguerdiko 12:00etan txupinazoarekin. Egunean zehar ekintza ezberdinak antolatu dituzte adin guztiko pertsonentzat.

Datorren larunbatean, uztailaren 5ean, Erreta Lantenoko jaiak hasiko dira eguerdiko 12:00etan txupinazoarekin. Egunean zehar ekintza ezberdinak antolatu dituzte publiko guztientzako.

12:30etan umeentzako jokoak eta tailerrak egongo dira, ordu bat geroago krisiaren aurkako 7. poteoa eta barraskiloen jana izango dutelarik. Arratsaldeko 14:00etan txapelketa gastronomikoaren aurkezpena izango da, 17:00etan mus eta tute txapelketa (15 euro bikote bakoitzeko) eta ordu berean umeentzako jarduerak egongo dira. Ordu bat geroago Peregañako igoera, lasterketa, izango da eta 20:00eta Aiara Dantza Taldearen erakustaldia. Iluntzeko 21:00etan parrillada herrikoia prestatuko dute eta gaua girotzeko berbena Bittor Gomezen eskutik. Bestalde, 23:00etan sari banaketa eta zozketa egingo dute eta egunari amaiera emateko su artifizialak botako dituzte.

Magdalenako jaia

Uztailaren 22an, asteartea, Magdalenako jaiak ospatuko dituzte. Goizeko 12:30etan pintxo lehiaketa egingo dute, 13:00etan meza egongo da eta 14:00etan sari banaketa eta jaien bukaera izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide