Adin nagusientzako kurtsoak martxoaren 6tik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2014ko ots. 17a, 19:29

Beste urte batez Arabako Foru Aldundiak eta Artziniegako eta Aiarako Udalek eskaintza kulturala antolatu dute 60 urte baino gehiago duten pertsonentzat.

Martxoaren 6tik apirilaren 8ra arte gai ezberdinak jorratuko dituzten ikastaroak emango dira Artziniega eta Arespalditzan, bakoitzean bost ikastaro emango direlarik. Besteak beste, jarduera kultural, historiko edo musikalez gozatu ahal izango dute parte hartzaileek eta Kepa Murua edo Gasteizko Rondalla izango dira beste askoren artean txostengileak.

Beste urte batez Arabako Foru Aldundiak eta Artziniegako eta Aiarako Udalek eskaintza kulturala antolatu dute 60 urte baino gehiago duten pertsonentzat.

Martxoaren 6tik apirilaren 8ra arte gai ezberdinak jorratuko dituzten kurtsoak emango dira Artziniega eta Arespalditzan, bakoitzean bost kurtso emango direlarik. Besteak beste, jarduera kultural, historiko edo musikalez gozatu ahal izango dute parte hartzaileek eta Kepa Murua edo Gasteizko Rondalla izango dira beste askoren artean txostengileak.

Klase hauek doakoak izango dira eta kurtsoetan parte hartzeko beharrezkoa izango duten garraio zerbitzua ere dohainik erabili ahal izango dute. Bestalde, parte hartu nahi izan ezkero, telefono bidez izena eman beharko dute 945 39 90 13 (Aiara) edo 945 39 63 53 (Artziniega) zenbakietara deituz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide