Ekitaldiz beteriko eguna bihar udari ondo etorria egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2016ko eka. 24a, 11:27

Herriko musikariek hainbat ekintza prestatu dituzte goizetik gauera bitartean. Eguerdian sukalki lehiaketa ere egingo da.

Larunbata jardueraz beterik dator Artziniegara udari ondo etorria egiteko, musika eta herriko musikariak protagonista direla. Goizetik hasiko da mugimendua, 11:00etan elizako arkupean egingo den umeentzako perkusio tailerrarekin; ondoren, Nafarroa Kanta Taldeak kalejira egingo du kaleetan zehar.

Herriko musikariek hainbat ekintza prestatu dituzte goizetik gauera bitartean. Eguerdian sukalki lehiaketa ere egingo da.

Larunbata jardueraz beterik dator Artziniegara udari ondo etorria egiteko, musika eta herriko musikariak protagonista direla. Goizetik hasiko da mugimendua, 11:00etan elizako arkupean egingo den umeentzako perkusio tailerrarekin; ondoren, Nafarroa Kanta Taldeak kalejira egingo du kaleetan zehar.

Arratsaldez, berriz, ikasturte honetan landutakoa erakutsiko dute frontoian Artziniega Rock Elkarteko kideek eta dantza-ikastaroetan ibili direnek. 18:00etan izango lehenengoen txanda, eta 19:00etan salsa eta sevillanak ikusteko unea izango da.

Builakaren Agro Rave jaialdia, berriro martxan

Amaitzeko, eta egun osoko egitaraua indartsu burutzeko, Builaka perkusio taldeak Agro Rave jaialdia berreskuratu du. Arteko Landan egingo da 22:00etatik aurrera eta 23:00etan Bonzo taldeak kontzertua emango du. Horren ostean, musika eta jaia egongo da ordu txikietara arte.

Sukalki lehiaketa eta pintura erakusketa

Musikaz gain, dagoeneko tradizio bihurtu den sukalki lehiaketa ere egingo da zapatuan. Artekaleko plazan izango da betiko moduan. Izen-ematea doakoa izango da eta 10:00etatik 11:00etara egin ahal izango da. Bitarte horretan ibilgailuak sartu ahal izango dira zamalanak egiteko, baina ondoren ez. Sukalkiak aurkezteko epea, berriz, 13:00etatik 13:30era izango da.

Aipatzekoa da ere Artziniega Museoan Teresa Lafraguaren “atzera begirako” erakusketa irekiko dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide