“Euskararen Egunak” ospatuko dituzte azaroaren 28tik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2015ko aza. 25a, 07:37

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira Artziniegako Udalak “Euskararen Egunak” izeneko kultur programazioa antolatu du herriko elkarteekin batera eta hainbat babesleren laguntzarekin.

Ekitaldi gehienak larunbatean egingo dira, azaroak 28, jende gehien elkartzeko egun aproposena izango delakoan.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira Artziniegako Udalak “Euskararen Egunak” izeneko kultur programazioa antolatu du herriko elkarteekin batera eta hainbat babesleren laguntzarekin.

Ekitaldi gehienak larunbatean egingo dira, azaroak 28, jende gehien elkartzeko egun aproposena izango delakoan.

Mendi ibilaldia hasteko

Lehenengo hitzordua goizeko 8etan izango da, Ganzorrotz Mendi Kirol Elkarteak antolatzen duen mendi-ibilaldiarekin: Artziniegako mugetatik ibiliko dira bigarren urtez, aurtengoan Garateko gainetik Peñalba-Montenegro mendira bitarteko tartean.

Ondoren, bertso-triki-poteoa egongo da herriko tabernetatik, frontoitik abiatuta, eta gero 100 pertsonentzako kantu bazkaria Goiko Plazan.

Jarraian, dantza-plaza emanaldia egingo da plazan bertan Oskizola taldearekin, 17:30etik aurrera, eta Artekalen umeentzako pailazoak egongo dira 18:00etan. Bazkarira joateko izena eman behar da eta esku-dirutan ordaindu (8 euro) udaletxean osteguna bitartean.

Abenduak 3

Abenduaren 3an, berriz, lan eguna denez ekitaldiak Arteko Gure Ama herri eskolan egingo dira; bertan ikasleentzako jolasak, ipuinak eta tailerrak izango dituzte, denak ere euskararen gaiaren ingurukoak.

Euskararen Egunak ostiralean amaituko dira, Museoan egingo den jarduera interesgarri batekin: “Zergatik ez?” izeneko tailerra, non landuko diren euskararen erabilera soziala bultzatzeko ideiak eta estrategiak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide