Badu Bada, euskara mundu eleanitzean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko urr. 29a, 09:28

Gure hizkuntzaren errealitateaz eta geroaz hausnartzeko aukera eskaintzen duen  ‘Badu Bada’ erakusketa ikusgai egongo da Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean urtarrilaren 19ra bitarte. Erakusketarekin batera, hainbat jarduera egingo dira.

Gure hizkuntzaren errealitateaz eta geroaz hausnartzeko aukera eskaintzen duen  ‘Badu Bada’ erakusketa ikusgai egongo da Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean urtarrilaren 19ra bitarte. Erakusketarekin batera, hainbat jarduera egingo dira.

Hamar gunetan banaturik, eta euskararen iraupenaren “misterioa” abiapuntu hartuta, gure hizkuntzari buruz gogoeta egiteko gonbitea egiten digu 'Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean' izeneko erakusketak. Aurreko neguan Donostiako San Telmo museoan ikusgai egon eta arrakasta handia izan ondoren, oraingoan Arabara etorri eta urtarrilaren 19ra bitarte bisitatu ahal izango da Gasteizko Florida parkeko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Erakusketa fisiko eta birtuala

Esan bezala, erakusketa hamar gunetan banaturik dago, eta bisitariak gune batetik bestera egiten du bidea,  gure hizkuntzaren historia, errealitatea eta erronken berri izatearren. Erakusketak hiztuna du ardatz, hiztunon eguneroko praktika eta jarduna: zein zailtasun dituen, zein bizipen, zein erronka... betiere ikuspuntu europear batetik eta gizarte eleanitz batean bizi garela gogoan haturik.

Bisitariak, hortaz, ibili, ikusi, ukitu eta entzuteko aukera du ‘Badu Bada’ erakusketan. Erakusketa fisikoa eta birtuala da Badu, Bada. Espazioa etengabe aldatzen da, eta euskararen inguruko hausnarketak eta eztabaidak sortzeko asmoa du. Zabalik dago goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.

Bisita gidatuak, tailerrak, mahai-inguruak eta aurkezpenak

Ostegun arratsaldeak bereziak izango dira ‘Badu Bada’ erakusketan, izan ere, 18:00etan bisita gidatuak egingo dira Toti Martinez de Lezea, Maider Unda, Gorka Aginagalde, Gorka Ortiz de Urbina, Oihane Perea edo Inma Shararen gidaritzapean. Bisita horiek egiteko izena eman behar da  jarrieta@alava.net helbidera mezu bat bidaliz edo  945181818 telefonora deituz.

Erakusketarekin batera hainbat ekitaldi izango dira jendaurrean: hitzaldiak, mahai inguruak, ikus-entzunezkoen aurkezpenak edo solasaldiak kulturaren arloko hainbat pertsonekin, hala nola, Bernardo Atxaga, Iban Zaldua, Kike Amonarriz edo Iñaki Martinez de Luna.


Gune birtuala

Ignacio Aldecoa kultur etxeko hamar guneez gain, www.badubada.com web guneak herritarren parte-hartzea jaso nahi du. ‘Zure ahotsa’ izeneko atalean erabiltzaileek euren ekarpena egin ahal izango dute argazkiak, audioak, bideoak edo testuak bidaliz. Web guneak, gainera bloga ere badu, eta ‘badubadeatzen’ atalean erakusketaren inguruko ekitaldien berri ematen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide