Ekimenez betetako egitaraua prestatu dute Andra Mari ikastetxearen 50. urteurrena dela eta

Erabiltzailearen aurpegia

Urduñako Antzinako Andra Mari ikastetxeak 50 urte betetzen dituela ospatzeko ekimenez jositako egitaraua plazaratu dute; musika, hitzaldiak, erakusketak... mota ugariko ekintzak egingo dituzte urte osoan zehar.

50 urte Josefinoen etorreratik

1965ko urriaren 5ean hasi ziren Murialdoko Josefinoak Urduñako ikastetxean klaseak ematen; ordurako bi urte zeramatzaten eraikina atontzen Jesuitak bertatik alde egin eta gero.

Urduñako Aintzinako Andra Mari ikastetxeak 50 urte betetzen dituela ospatzeko ekimenez jositako egitaraua plazaratu dute; musika, hitzaldiak, erakusketak... mota guztietako ekintzak izango dira urte osoan zehar.

50 urte Josefinoen etorreratik

1965ko urriaren 5ean hasi ziren Murialdoko Josefinoak Urduñako ikastetxean klaseak ematen; ordurako bi urte zeramatzaten eraikina atontzen Jesuitak bertatik alde egin eta gero.

Mende erdi honetan gauza asko aldatu bira, hasieran haztetxea zena egun den ikastetxe mistoa izateraino. Egun zentruak adin guztietarako hezkuntza eskaintza du, haurtzaindegitik batxilergoraino alegia.

Ekimen ugari mende erdia ospatzeko

Oraindik egitaraua guztiz itxi ez badute ere, hainbat ekintza aurreratu dituzte, guztira 4 kirol ekimen, 6 hitzaldi eta beste dozena bat ekimen kultural izango dira: argazki eta pintura erakusketak, ipuin lehiaketa, kontzertuak, euskal zinemaren asteburua eta abar.

Apirila eta maiatza ekimenez josita egongo dira:

Apirilaren 17an Diego Martin Etxebarria orkestra zuzendaria arituko da Familia Sakratuan. Apirilaren 29an hitzaldia  emango du Julen Oyarzabal Santamarina neurologian adituak Aintzinako Andra Mari Ikastetxean bertan.

Maiatzaren 20an izango da 50. urteurrenaren ospakizun nagusia Aintzinako Andra Mari Ikastetxean. Egun horretan bertan solasaldia izango dute
Asier Pérez, Javier Gutiérrez eta Sabin Azuak, besteak beste,  lan munduaren etorkizunari buruz arituko dira Aintzinako Andra Mari Ikastetxean. Maiatzaren 27an aldiz, Lan Orientazio Jardunaldia izango da Aintzinako Andra Mari Ikastetxean bertan.

Hauekin batera, ekintza gehiago izango dira datozen hilabeteetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide