Aldundiarekin lortutako akordioa azaltzeko Batzar Informatiboa deitu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza 2013ko abe. 18a, 10:09

Aurreko astean osoko bilkuran Urduñako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostutako hitzarmena onartu eta gero, udalak Batzar Informatiboa deitu du izenpetutako konpromisoak udalerriko ekonomian izango duen eragina herritarrei azaltzeko. Zita Alondegian izango da arratsaldeko zazpiretatik aurrera.

Aurrekontuen orekara bidean

Aurreko astean osoko bilkuran Urduñako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostutako hitzarmena onartu eta gero, udalak Batzar Informatiboa deitu du izenpetutako konpromisoak udalerriko ekonomian izango duen eragina herritarrei azaltzeko. Zita Alondegian izango da arratsaldeko zazpiretatik aurrera.

Aurrekontuen orekara bidean

Bi erakundeen artean adostutako hitzarmenak udalaren aurrekotuetan oreka minimo bat izatea posible egingo du; izan ere, Foru Dekretu bidez eta Urduñederra sozietate publikoan Aldundiak duen parte hartzearengatik  770.000 euroko diru sarrerak izango ditu udalak datorren urtera bitarte. Diru kopuru hau kreditu lineak eta maileguak murriztera bideratuko da, hala ere, hiriko udalak duen zorpetzeak hurrengo hamarkadan eragin handia izaten jarraituko du.

Alde bien arteko hitzarmenaren parte da Doitze Plana; honen eraginez hainbat alorretan udalaren oreka ekonomikoa gauzatzeko neurriak ezartzen direlarik, besteak beste: Promozio ekonomikoa, ongizatea, udal langileak edota energia aurreztea.

Legegintzaldia hasi zenetik udal aurrekontuak egingo diren lehen urtea izango da 2014, Gobernu Taldeak gehiengoa izanagatik ere, orain arteko egoera itogarriak aurrekontuak osatzea ezinezko egin baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide