Meyiro Sport Mugendo taldeak emaitza bikainak lortu ditu Nazioarteko Wamai Borroka Arteen XXXII. Openean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko aza. 25a, 07:43

Amurrioko Meyiro Sport Mugendo taldeak emaitza oso onak lortu ditu Bilboko nazioarteko openean. Borroka Arteen Wamai diziplinan aritu ziren aiaraldearrak. Emakumezkoen kategorian Ainara Minguezek "Semi-Contact"  modalitatean txapeldun izatea lortu zuen, eta Iria Lopezek "No-contact" arloko bigarren postua. Itxaso Martinez, berriz, aurrena izan zen "Light-Contact" delakoan, eta "Semi-Contact-ean txapeldunordea.

Amurrioko Meyiro Sport Mugendo taldeak emaitza oso onak lortu ditu Bilboko nazioarteko openean. Arte Martzialen Wamai diziplinan aritu ziren aiaraldearrak. Emakumezkoen kategorian AInara MInguezek "Semi-Contact"  modalitatean txapeldun izatea lortu zuen, eta Iria Lopezek "No-contact" arloko bigarren postua. Itxaso Martinez, berriz, aurrena izan zen "Light-Contact" delakoan, eta "Semi-Contact-ean  txapeldunordea.

Gizonezkoen kategorian, Amurrioko taldekoek osatu zuten podiumaren gehiena. Batetik, Unai Rojanok "Semi-Contact" arloko txapelketa irabazi zuen, eta Ander Martinez de Murguia izan zen bigarren sailkatua. 

Lehiaketaren 32.edizioan giro ona izan zen nagusi. Aldi berean lau tatamitan egin zuten partaideek borroka. Hainbat autonomia erkidegotako taldeek hartu zuten parte, besteak beste, Kanari uharteak, Murtzia, Errioxa, Herrialde Katalanak eta Euskadi egon ziren ordezkatuta. Antolatzaileen arabera, nazio zein nazioarte mailako lehiakide ugari bertaratu ziren. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide