Laudio Igeriketa Klubak ia 100 igerilarirekin ekin dio ikasturteari

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko aza. 10a, 07:55

Laudio Igeriketa Klubeko kirolariek hasi dute aurtengo denboraldia. Iragan asteburuan izan zuten lehen proba Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian, Arabako Eskolarteko Txapelketa, hain zuzen.

Laudio Igeriketa Klubeko kirolariek aurtengo denboraldia hasi dute. Iragan asteburuan izan zuten lehen proba Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian, Arabako Eskolarteko Txapelketaren baitan, hain zuzen. Guztira, 40 igerilarik hartu zuten parte larunbatean eskolarteko kategorian (2003-2008), eta igandean federatuenean seik(2003tik gorakoak)."Orokorrean oso ondo aritu ziren", adierazi du Iraia Escandon entrenatzaileak. Euskadi eta Espainia mailako marka hautsi edo hobetzea izango dute aurtengo helburu, "baina oraindik ez dira denborak zehaztu". 

Ia 100 igerilariko taldea

Aurtengo denboraldian 96 igerilari eta 9 triatleta entrenatuko ditu Laudio Igeriketa Klubak. Hala ere, guztiak ez dira lehiatzen: "Triatleten kasuan, igeriketan hobetzen laguntzen diegu. Bestalde, txapelketetan aritzen diren kirolariak 50 inguru dira". Denboraldi berriari oraintsu heldu badiote ere, Laudioko Eskolarteko Saria noiz izango den aurreratu du: urtarrilaren 28an.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide