Igerilekuan eta frontoian obrak egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko api. 11a, 08:54

Urduñako udalak hainbat obrari heldu die. Batetik, udazkenean hasi zuten Arbietoko igerilekuetako zelaia konpontzeko obra. Helburua belarra egoera onean mantentzea da, urratsek sortutako kalteak ekiditzea.

Haatik, bide berria egingo dute. Horrez gain, igerilekuetako bi aldagelak atondu egin dituzte, eta igerilekuak puntuan jarri. Horretarako, guztira, 15.000 euroko inbertsioa egin du udalak. 

Frontoian, berriz, zerbitzua eskaintzeko esleipena itxi da. Obrei dagokienean itoginen arazoa konpondu dute, eta komunetan zein tabernan aldaketak egin dituzte.

Urduñako udalak hainbat obrari heldu die. Batetik, udazkenean hasi zuten Arbietoko igerilekuetako zelaia konpontzeko obra. Helburua belarra egoera onean mantentzea da, urratsek sortutako kalteak ekiditzea. Haatik, bide berri bat egingo dute. Horrez gain, igerilekuetako bi aldagelak atondu egin dituzte, eta igerilekuak puntuan jarri. Horretarako, guztira, 15.000 euroko inbertsioa egin du udalak. 

Frontoian, beriz, zerbitzua eskaintzeko lizitazioa itxi da. Obrei dagokinean itokinen arazoa konpondu dute, eta komunetan zein tabernan aldaketak egin dituzte.

Zebrabideak

Hiriko bost guneetan ere egokitu dituzte zebrabideak. Helburua irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea izan da. Horregatik, leku batzuetan arrapalak jarri dizkiote zebrabideari. Beste gune batzuetan, berriz, oinezkoentzako igarobideak eraiki dituzte. Gernikan, esaterako, Edadetuen egoitza eta Gernika plaza lotzeko zebrabidea ipini dute. 

Eskualdeko brigada

Bestalde, Eskualdeko brigadak hainbat moldaketa egin ditu hirian barrena. Nagusiki margoketa lanak egin dituzte: elektrizitate kaxak eta Edadetuen egoitzako gela zein sukaldea pintatu, Foru plazako bankuei barniza eman... Ildo beretik, herritarren eskaerei erantzunez Foru plazako arkupeetan eta Rondinako gasolindegian eserleku berriak ipini dituela jakinarazi du udalak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide