Urduña hobetzeko 7 gunetan 11 proposamen egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2015ko abe. 15a, 09:10

Urduñako udalak ornamentazioa hobetzeko proposamen ezberdinak egin ditu. Helburua hiriaren irudia hobetzea da. Horretarako, lantalde bat sortu zuten duela hilabeteak turismoa, Sustapen ekonomikoa eta obra eta zerbitzuen arloetako hainbat ordezkarirekin. Lan-taldearen emaitza da, esaterako, Alde Zaharra edertzeko egindako plana. 

Urduñako udalak ornamentazioa hobetzeko proposamen ezberdinak egin ditu. Helburua hiriaren irudia hobetzea da. Horretarako, lantalde bat sortu zuten duela hilabeteak turismoa, Sustapen ekonomikoa eta obra eta zerbitzuen arloetako hainbat ordezkarirekin. Lan-taldearen emaitza da, esaterako, Alde Zaharra edertzeko egindako plana. 

Urduñako kaleen beharrak identifikatzeko ibilbide bat egin zuten duela asteak. Horren ondorio dira ornamentazio publikoa hobetzeko planteatutako neurriak. Guztira, zazpi eremutan aurreikusi dituzte ekintzak, eta lege-agintaldia bukatu baino lehen egingo dituzte aldaketak. Orotara, 11 proposamen dira aurkeztutakoak. Batetik, hiriko gune berde eta lorategien mantenuan urratsak emango ditzute. Bestetik, kaleko argiztapena hobetuko dute, ingurumenaren kaltea eta gastu ekonomikoa murriztuz. Bestalde, Alde Zaharreko seinalizazioa sinplifikatuko dute, egun espazio publikoa saturatua dagoela iritzita. Erantsi dutenez, hiriko sarreretako panelak ere kendu dituzte, "ez zutelako Urduñaren marka berria".

Bideetan hobekuntzak

Egindako diagnostikoak oinezkoen irisgarritasuna jomugan jartzen du hainbat gunetan. Horien artean dago Trasantiago eta Gasteiz kaleak batzen dituen igarobidea, osasun zentrokoa, hain zuzen ere. Bestalde, Mikel Deunako plazan ere hainbat zeregin planteatu dituzte. Alabaina, erantzunkizuna publikoa eta pribatua dela nabarmendu dute. Trasantiagoko zelaian, aldiz, harresia garbituko dute, argiztapena berritzearekin batera. Harategi kalean ere aldaketak egingo dira. Era berean, tren geltokiaren inguruan moldaketak egingo dituzte.

Komertzioei dagokienean, seinalizazioak Alde Zaharra edertzeko planarekin bat ez datozela adierazi dute. Haatik, udaletik, dirulaguntza ezberdinak luzatuko dituztela jakinarazi dute. Ildo beretik, herritarrei, inplikazioa eskatu diete, ingurumena "edertzeko" ezinbestekoak direlakoan. Horretarako, fatxaden lehiaketa egingo dutela adierazi dute. Iaz izan zen txapelketaren lehen edizioa, eta aurten, Alde Zaharraz gain gainontzeko auzoetara zabalduko dute ekimena. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide