Emakume bat erasotu dutela salatzeko kontzentrazioa deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko mai. 30a, 12:26

Urduñan emakume bat erasotu dutela salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur 19:00etan udaletxe aurrean. Mobilizazioaren leloa "Emakumeen kontrako indarkeriarik ez!" izango da. Elkarretaratzea Urduñako Parekidetasun Batzordeak deitu du; Adi Emakume taldeak, Loraldik, Mugaldek, Caritasek eta udalak. Eraso matxista asteazken gauean eman zen. Atzo salaketa jarri ostean gaur izan du epaiketa erasotzailetzat jo duten haren bikotekideak. 

Bost urteetan 33 salaketa

Urduñan emakume bat erasotu dutela salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur 19:00etan udaletxe aurrean. Mobilizazioaren leloa "Emakumeen kontrako indarkeriarik ez!" izango da. Elkarretaratzea Urduñako Parekidetasun Batzordeak deitu du; Adi Emakume taldeak, Loraldik, Mugaldek, Caritasek eta udalak. Eraso matxista asteazken gauean eman zen. Atzo salaketa jarri ostean gaur izan du epaiketa erasotzailetzat jo duten haren bikotekideak. 

Bost urteetan 33 salaketa

Iaz Aiaraldean 53 salaketa baino gehiago jarri ziren Laudioko komisaldegian. Ertzaintzaren arabera, Urduñan azken bost urteetan 33 salaketa jarritu dituzte, behintzat. Datuak urteka aztertuta 2008an zortzi emakumek jo zuten Ertzaintzara, 2009an zazpik, 2010ean lauk, 2011n hiruk, 2012an bostek eta iaz seik. 

Urduñako udalak 2012ko urtarrilean onartu zuen genero indarkeria kasuetan eskuhartzeko protokoloa, erasoen aurrean zer egin zehaztu eta ezagutarazteko.  Urduñako osasun zentroa itxita badago Amurrioko anbulatoriora bertaratzeko deia luzatzen da bertan, besteak beste. Baita lagungarriak diren hainbat telefono eskaini ere: Urduñako Gurutze Gorriaren anbulantzia zerbitzua (945383222), Zerbitzu sozialetako gizarte langileena, EIZErena (Gizarte eta hezkuntza arloetan esku hartzeko taldea) eta salaketa jartzeko Laudioko Ertzaintzako komisaldegikoa (944063860).

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide