Tolosan ari dira lehiatzen Laudio Igeriketako kideak asteburuan. Euskal Herriko txapelketara Maria Figeroa, Ixone Mendiguren, Deiane Duarte, Maria Resa, Igor Lombraña eta Borja Samaniego bertaratu dira kimu kategorian. Atzo izan ziren proba gehienak, baina gaur arte luzatuko da lehia.
Atzoko jardunaldiari dagokionez, bost domina eskuratu zituzten laudioarrek: bi urrezko, bi zilarrezko eta brontzezko bat. 4x200 L modalitatean neskek brontzezko domina lortu zuten, eta ondorioz, Bartzelonan lehiatzeko aukera eskuratu dute. Bestalde, Galdakaon Iraia Andino eta Beñat Gutierrezek urrezko domina irabazi dute haurren kategorian.