Saratxoko errepidearen egitasmoa

Erabiltzailearen aurpegia naturayala.blogspot.com 2015ko eka. 6a, 10:32

Naturayala blogak Saratxon eraiki nahi duten errepidearen eragina azaldu du egindako sarrera berrian:

"2010eko abenduaren 14an Arabako Foru Aldundiak Amurrio Urduñarekin lotzen duen A-625 errepide nagusiaren birmoldaketarako egitasmoa onartu zuen Larrinbe eta La Muera tartean.

2010eko abenduaren 14an Arabako Foru Aldundiak Amurrio Urduñarekin lotzen duen A-625 errepide nagusiaren birmoldaketarako egitasmoa onartu zuen Larrinbe eta La Muera tartean.

Egitasmoak jasotako ingurumen-inpaktu deklarazioa aldekoa izan zen lotura honetan ikus daiteken bezala. Egitasmoa nagusiki Saratxo herrian garatzekoa da, Amurrioko udalerrian, aukeratutako ibilbidea Nerbioi ibaiaren eta RENFEko trenbidearen ondotik doalarik.

Bi lotura aurreikusten dira, bata Saratxoko industrial gunearekin, eta bestea Amurrioko errepide “zaharrarekin” Los Mesones auzoan, Amurrio Hegoa deiturikoa. Industrialdeako lotura etorkizuneko beste fase baterako utzi egin da.

Egitasmoaren tramitazio garaian, elkarte eta entitate ezberdinek alegazioak aurkeztu zituzten, egitasmo honek suposatzen zuen lurraren okupatze itzela zela eta. Arabako Foru Aldundiak alegazio horiek ez zituen onartu.

Altuerako lotura hauek errepidearen ardatz nagusiaren gainetik zubiak eraikitzea eskatzen dute, hala nola errotondak egitea bi aldeetan zirkulazioa banatzeko. Ondorioz, irudietan ikusten den legez, oso lur azalera handiak behar dira lotura hauek eraikitzeko:

Amurrio Hegoaldeko loturan egindako sekzio honetan antzematen da behar diren lur eta arroka mugimenduen dimentsioak.

Loturek hartuko duten azalera, gaur egun abeltzaintza ustiategi profesionalek darabilten lurzoru egoki, emankor eta lauen 6 hektareakoa da.

Kalitatezko nekazal lurzorua baliabide berriztagaitza izanik, baliabide estrategikoa da. Asfaltoak estaltzen duenean, ez dago atzera bueltarik, naturaren baliabide bat betirako galtzen da. Hori kontutan hartu gabe galera paisajistiko eta naturalistikoa, kantauriar landako paisaia azken hamarkadetan Euskadin atzerakada bortitza jaso duelarik.

Ibar hauek errotondez, altuerako loturez, zerbitzuko bideez… estali ondoren, errepideak Nerbioi ibaia zeharkatzen du RENFEko trenbideen ondotik jarraitzeko Menditxuetako bentaraino, Urduñako mugan.

Bideen diseinuak zenbait ibilbide egitea galarazten du, hala nola Saratxotik Orduñara edo Lekamañatik Urduñara zuzenean, Lekamaña eta Saratxoko biztanleek Los Mesones auzoko “eskalextrik”-aino joan beharko dutelarik gero Urduñara itzultzeko. Errepidearen diseinuak zalantzan jartzen du Nerbioiko Parke Linealaren jarraipena.

Errepideaz gain, indusketako soberakinetako arroka nahiz lurreko 381.000 m3 aipatu behar dira ere, hiru zabortegi edo biltegietan pilatzea aurreikusten direnak, Longarai eta Saratxoko nekazal lurrak estaliko dituztenak ere, 75.000 m2-ko azaleran.

Saratxoko auzokideek eta administrazio batzarrak hasieratik eskatu zuten egitasmoaren berrikusketa lurraren okupazioa gutxitzeko, eguneko 5000 ibilgailu baino ibiltzen ez den errepide batentzat irrazionala baita, bereziki aipatutako altuerako loturen diseinuan.

Arabako Foru Aldundia batetik, eta Saratxoko Administrazio Batzarra eta Amurrioko Udala bestetik, sortutako egoeraren gaiztotzeak Arabako Batzar Nagusietara iritsi zen, talde guztiek aho batez eskatu zutelarik egitasmoaren berrikusketa, lotura hontan baieztatu daiteken bezala.

Hala ere, Arabako Foru Aldundiko Herri Lan Sailak egitasmoa berrikusteari uko egin dio, bestelako azalpenik gabe.

Gatazka gaiztotzen den bitartean, hainbat aldiz egitasmoaren aurkako pintadak agertu dira, errepide mantenurako langileek ezabatzen dituztenak. Saratxo bizirik 2.0 plataformaren informazioa hemen

Nekazal lur emankorretan duen eragina ikusirik, Saratxoko Administrazio Batzarrak Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari eragin honen balorazioa eskatu zion, balorazioa hau legeak ezarritako betekizuna delarik, Euskadiko Lurraren Legean eta Nekazal eta Elikadura Politikako Legean ezarrita dagoena.

Nekazaritza Sailak eragin hau ez zuela kontuan hartu onartu zuen, bere legezko betebeharra nekazal lurra defendatzeko eta balioesteko ez zuela bete, idazkian ikus daitekeen bezala.

Bestalde, errepideak ere ez dauka oraingoz Kantauriarreko Konfederazio Hidrografikoaren baimenik. Nerbioiko ibarran, uholde garaian urpean geratu daiteken eremuan, lur soberakinen biltegi bat aurreikusten da, uraren araudiaren kontra doana.

Orain hasten den etapa politiko berriak aurre egin beharko dio Saratxon dagoen arazoari.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide