Jai zoriontsuak pasa!

Erabiltzailearen aurpegia Sergio Tato 2018ko abu. 1a, 18:53

Beste urte batez, okondoar guztiontzako hain esanguratsuak diren data hauekin egiten dugu topo, San Roman eta San Bartolomeko jaiak direla eta. Espero dut prest egotea egun batzuk alaitasunean igarotzeko, lagun auzokide eta senideen konpainian. 

Gure pregoilari gazteak, Maddi Otaolak, inor baino hobeto ezagutzen ditu gure herriko jaiak eta bera izango da festen hasierako suziria piztuko duena, gure bizitza lanpetuetan geldiune bat egin eta jaiez gozatzeko gonbita luzatuz. 

Jai batzordearen, gazteen, nagusien eta kultur elkarteen aurretiazko lanaren emaitza dira jaiak. Horiei guztiei euren inplikazioa eskertu nahi diet. 

Aurreko urteetan bezala, nabarmendu nahiko nuke gozamena eta dibertsioa uztargarriak dira pertsonekiko eta ingurugirorekiko errespetuarekin. Jai parekide, jasangarri eta euskaldunak nahi ditugu!

Espero dugu eginiko lana gustuko izatea. Jai zoriontsuak opa dizkizuet.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide