“Okondoko mendixka bat da nire nobela berriaren kokapen nagusia”

Erredakzioa 2016ko urr. 4a, 12:57

TXANI RODRIGUEZek (Laudio, 1977), kazetaritza du ogibide, baina bestelako testuak idazteko denbora izaten du tarteka. Horren fruitu izan dira dira orain arte argitaratu dituen liburuak. Nobela berri batekin dator orain, eta badu baita bestelako proiektu batzutan murgiltzeko asmoa.

Eleberria argitaratu duzu orain dela gutxi.

TXANI RODRIGUEZek (Laudio, 1977), kazetaritza du ogibide, baina bestelako testuak idazteko denbora izaten du tarteka. Horren fruitu izan dira dira orain arte argitaratu dituen liburuak. Nobela berri batekin dator orain, eta badu baita bestelako proiektu batzutan murgiltzeko asmoa.

Eleberria argitaratu duzu orain dela gutxi.

Bai. Liburuaren izenburua "Si quieres, puedes quedarte aquí" da. Amodioak pertsonak salbatzeko duen botereaz, zoriontasunaren bilaketaz, naturaren indarraz eta ongiaren eta gaizkiaren arteko mugari buruz mintzatzen da liburua.

Liburu hau ez duzu ohiko argitaletxearekin publikatu.

Zoritxarrez, Lengua de Trapo argitaletxea krisialdi sakona pairatzen ari da eta hantxe argitaratzeak ez zidan berme handirik ematen.

Tres hermanas zigilu berria da, baina Silex taldearen barnean sortua, eta Silexek hogeita hamar urte baino gehiago daramatza edizioaren munduan sartuta.

Oso pozik nago eta liburuak proiekzioa handia izango duelakoan nago.

Zure aurreko eleberria elementu biografikoak zituen. Honek ere baditu?

Egiletik urrun dago abiapuntua. Izan ere, nire begirada dago, eta hausnarketak nireak dira ere.

Agosto eleberrian Laudio agertzen zen. Eleberri berri honetan ere agertuko da eskualdea?

Bai, egia esan. Azaleko argazkia Okondoko mendixka bat da, eta eremu hori da nobelaren kokapen nagusiena.

Zer nolako istorioa kontatzen du eleberriak?

Idazlearen begirada beti islatzen da idazten ditugun testuetan, nolabait. Izan ere, fikziozko istorioa da.

Zoritxarrak oso toki arriskutsuan kokatzen gaitu: zoriontasuna lortzeko gauza arraro samarrak egiten ditugu, eta askok probetxua ateratzen dute besteen zoritxarretik.

Nobela honetan protagonistak bere burua ikusten du, bat-batean, berarentzat arrotza den toki batean, eta leku horretan errealitateari helduko dio.

 

"Alde batetik, mehatxu bat dago istorio osoan, eta bukaeran mehatxu horren zioa azalduko da. Bestaldetik, amodioaren inguruan gogoeta dago. Naturarekin dugun harremanaren inguruan -sarritan apur bat naif-a- ere mintzatzen da".



Aurkezpen biran buru-belarri zaude orain.

Bai, urriaren 27an Madrilen aurkeztuko dut; azaroaren 17an Bilbon, azaroaren ere –oraindik ezin dut zehaztu eguna- Laudion eta ziur asko, Donostian, Gasteizen, Malagan eta Bartzelonan ere aurkezpenak egingo ditugu.

Hainbat testu argitaratu duzu azkenaldian eta iaz klaseak eman zenituen Bartzelonan. Aurten zeintzuk dira zure proiektuak?

Bartzelona eta Bilboko klaseekin jarraituko dut, eta kazetaritzan egiten ditudan lanekin. Baina beti uzten diot atea irekita planifikatu barik sortzen diren gauzei.

Idazten ere jarraituko dut, noski. Orain, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren katalogoan ipuin bat argitaratuko dut, zinemaren munduarekin lotura duena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide