"Argentinan bizitako guztiak aurrera jarraitzeko gogoak eman dizkit, bai bizitzan, bai antzerkian"

Txabi Alvarado Bañares 2016ko abu. 24a, 10:05

NEREA IGLESIAS LILIk (Laudio, 1996) "OFELIA, maite zaitut" antzezlana aurkeztu du Argentinan. Lanak bertan izan duen harrerari buruz mintzatu da.

"OFELIA, maite zaitut" antzezlana aurkezten aritu zara Argentinatik. Nola sortu zitzaizuen Argentinara joateko aukera?

NEREA IGLESIAS LILIk (Laudio, 1996) "OFELIA, maite zaitut" antzezlana aurkeztu du Argentinan. Lanak bertan izan duen harrerari buruz mintzatu da.

"OFELIA, maite zaitut" antzezlana aurkezten aritu zara Argentinatik. Nola sortu zitzaizuen Argentinara joateko aukera?

Proiektu hori aurrera eramatea posible izan da, nire zuzendaria Maite Agirrek festibala aurretik ezagutzen zuelako eta berak, duela urte batzuk bertan izateko aukera izan zuelako, eta esperientzia oso ona izan zuen.

Bestalde, nire kideak, Santik bere garaian festibalean parte hartzeko aukera izan zuen. Orduan, Maiteri gure antzezlanarentzarako eta gure hazkuntzarako aukera ederra izan ahal zela bururatu zitzaion, horretarako, Argentinako festibalaren antolatzailearekin kontaktuan jarri zen eta “OFELIA, te quiero” proposatu zuen.

Argentinan, zehatz mehatz, Sante Fen, gure berriak jaso bezain pronto, asko poztu ziren eta guretzat ateak irekiak zeudela adierazi ziguten.

Hasieran, proposamena zena, apurka-apurka, prozesu eta paper-kontu guztiekin, denboraren poderioz errealitate bilakatu da.

Gainera, festibala bukatuta, beste urte batean joateko gonbidatu gaituzte eta hurrengo urtean, 15.urteurrena da. Proiektu horretan baita Etxepare Institutuak parte hartu du, laguntza ekonomikoarekin.

Zer nolako esperientzia izan da? Zer nolako harrera izan du antzezlanak?

Julio Cortazak esaten zuen “Las palabras nunca alcanzan cuando lo que hay que decir desborda el alma” eta esperientzia definitzerako orduan esaldi horrekin identifikatuta sentitzen naiz.

Izan ere, Argentinan bizitako guztiak asko elikatu dit arima, ilusioak, motibazioak eta aurrera jarraitzeko gogoak, bai bizitzan, bai antzerkian.

Argentinako bidaiak 2 etapetan banatu ditugu, lehenengoa, festibalean izan da eta bigarrena, Buenos Airesen.

Lehenengoa festibal giroan izan da, alegia, antzezten, besteen lanak ezagutzen, trukaketa kulturala egiten eta gauetan mahai inguruan afaltzen trukaketa artistikoa egiten genuen (kantatzen, dantzatzen...). Festibalean Mexikoko, Peruko, Txileko, Buenos Aireseko, Colombiako eta Euskal Herriko antzerkilariak izan gara.

Bigarren etapa Buenos Airesen izan da, eta bertan, antzezteko 2 aukera suertatu zaizkigu, Domselaarren eta La puerta de los gatosen. La puerta de los gatosen bizitzen izan gara, leku ederra, bere ekintza kulturalak dituzte puntu intimista batekin eta bertako kideei, Matiri eta Vikiri, eskerrik asko, beraiekin izatea aukera paregabea izan da.

Gainera, beraiek bi baita artista bikainak dira. Etapa bakoitzak, bere xarma izan du, baina biak, ikaragarriak.

Aipatu behar dut, joan ahal izateko, atrezzoa 2 maletan sartzea lortzeko lana itzela izan dela, batez ere, Miel eta Santiren partetik, lan eta kreatibitate ordu asko sartu dituzte, atrezzoko zuhaitzak, teatrilloa....eramangarria egin ahal izateko. Eskerrak beraiei.

Antzezlanaren harrera oso ona izan da. Lehenengo antzezpenera, Nogoyara urduri joan ginen, izan ere, gure hizkuntzaren doinua eta hitz batzuk ezberdinak dira, eta errespetua ematen zigun publikoak ondo ez ulertzeak edo.

Orduan, antzeztokira igo ginen eta antzerkia asten da: “Kaixo, ni Nerea naiz”. Une hartan, pilo bat kaixo entzun ziren eta zarata handia, harrituta-beldurtuta gelditu nintzen. Izan ere, unera arte, Euskal herriko publikoak ez baitu horrela erantzun.”


Lehenengo antzezpen hori gogorra izan zen, umeak mugituak, aktiboak eta zaratatsuak zirelako, eta nik pertsonalki antzezten nuen bitartean, ez nekien ona ala txarra zen.

Antzezpena bukatuta, umeengana gerturatu ginen Ofelia eta Sos txotxongiloekin, une horretan, umeen, gurasoen begien distirekin, irribarreekin... konturatu ginen asko gustatu zitzaiela eta benetan, hunkituta zeundela.

Hala ere, antzeztutako leku guztietako publikoa oso ezberdina izan da, baina, orokorrean, askok istorioarekin identifikatuak sentitu dira, izan ere, Argentina migrazio handiko herrialdea da. Publikoak baita, erabiltzen ditugun teknika guztiekin harritu da eta askotan, “ qué historia tan dulce” esan digute eta ñabardura asko duen antzerkia dela adierazi digute.

Bukatzerakoan antzezten umeengana gerturatzen ginen eta une eder-ederrak bizi izan ditugu, musuak, besarkadak, negarrak antzerkia bukatu delako...”

Aita batek adierazi zidan, semeak galderak egiten dizkiola klaseko kide beltzengatik, ea zergatik diren holakoak? eta gure antzerkiak landu beharreko gai horrekin guztiz lotuta dagoela, eta asko gustatu zitzaiola, beharrezkoa dela migrazioa lantzea.

Azken finean, eguzkiaren azpian bakoitzak aurpegiko kolore ezberdinekin eta gure berezitasun indibidualekin eskubide berdinak ditugu, baina, gizartean, aldiz, ez da beti horrela.

Ezberdintasun asko dago Argentinako antzerki kulturaren eta hemengoaren artean?

Tira, bere ezberdintasunak baditu, bere egoera soziopolitiko eta kulturala eta bere historia bakarra eta une zehatz batean bizi baitu.

Argentina, orokorrean, kulturan eta antzerkian, batez ere, herrialde oso aberatsa da. Kalean, askotan entzuten den bezala “ es la cuna del teatro”. Buenos Airesen topatu dezakezu txotxongiloen etxea eta museoa, txotxongiloak bere bizitza izanik.

Buenos Airesetik paseoan ibili garenean ohartu gara antzeztoki asko daudela, bai underground mugimendukoak, bai dotoreagoak edo famatuagoak. Beraz, hainbeste daudenez antzerkiko eskaintza eta eskaria anitza dagoen seinalea da.

Hala ere, bertan ezagututako kideak esan bezala, orain, modan eta korronte oso indartsua zirku-pailazoena da. Mugimendu ederra izanik, kontua da, holako antzerkiak, batzutean lan horien forma fisikoa eta barreak ateratzean datza , ez hainbeste eduki batekin. Ez dago zer esanik, eduki eta historia mamitsu bat duten antzerkiak baita hor mugimenduan jarraitu behar dutela. Bukatzeko, Argentinarra aktiboa, pasionala eta emozionala dela esan dezakegu, hori antzerkian igartzen da.

Euskal Herriko antzerki mugimenduari dagokionez, badago eta antzerki proposamenak antzerkilarien partetik baita, baina gero eta gutxiago programatzen da. Baina, bilatzen jartzen bazara, gure lurraldeetan titiriteroak, konpainia handiak, txikiak, komertzialagoak... topatu ditzakezu.

Egia da gaur egungo egoera kulturalak behera egiten ari duela. Kaleen folklore eta espazio publikoei kolore ematearen kontzeptua galtzen ari da apur bat, bizi garen sistema politikoak hor eragin handia dauka. Zer esanik ez, hirietan mugimendu handiagoa dagoela herrietan baino, aniztasun handiagoa baitago.

Adibidez, gure herrian, Laudion, antzerkian gabezia dago, izan ere, jaiak eta neguko ekintzak alde batera utzita, eta bitarteko salbuespenen bat, urtean zehar ez da antzerkirik programatzen.

Hori pena handia da, gizakiak antzerki on batez behar duelako bere arima elikatzeko. Gainera, katxe eskuragarri baten truke, antzerki oso onak daude. Beste herri batzuetan gauza bera gertatzen da, baina kontua da, kontzientzia hartzea eta apurka-apurka joan bidea eraikitzen.

Hona itzulita, antzezlana aurkezten jarraitzeko asmoa duzue?

Orain, guretzat garai berria hasten da. Argentinan “ OFELIA, maite zaitut” asko hasi den antzerkia da eta gogotsu gaude, garai berri honetan Euskal herritik zein Espainian mugitzeko. Baina, egia esanda, errealitatean ez da erreza, egoera kulturala bere une kritikoan baitago.

Orduan, horretan gaude, ahalik eta ate gehien irekitzen, ea apurka-apurka antzezteko aukerak suertatzen zaizkigun.

 

Pena bat da Argentinako familiak gozatu ahal izana gure istorioaz eta hemengoak ez, baina guk uste dugu aterako zaizkigula aukerak, horrek poztasun handia ekarriko digu”.

 

Maite (zuzendariak) eta Santi jo ta ke ibiltzen dira festibalak, topaketak etabarretara proposamena bidaltzen. Nik, nire buruari zonaldeko udaletxez-udaletxe joateko lana jarri diot, gure antzerkiak jarraitu duen ibilbidea eta beharrezko guztia azaltzen, ea pitinka-pitinka nire nahi pertsonala betetzen den, hau da, zonaldeko herritarrei gure antzerkiaz gozatzeko plazera ematea.

Aipatutako udaletxe horien erantzuna nolakoa izango da, zure aburuz?

Pertsonalki, nik uste, animatuko direla gure antzerkia programatzen. Istorio goxoa da, errealitate oso emana kontatzen du, izan ere, migrazioa gure egunerokoan oso presente dago.

Plastikaren aldetik oso ederra da eta dinamismo handiarekin (pianoa, ukelelea, armonika, txotxongiloak, maskarak, harizko txotxongiloak, marrazkiak....).

 

Magiaz gainezkako istorioa da eta gainera, publikoari asko gustatu ahal zaio. Orain arte, antzerkiazk kritika oso onak jaso ditu, gazteengatik, helduagoengatik... eta posiblea da zonaldeko “ biratxo” bat egitea”.

 

Gainera, antzerkia bukatuta, Argentinan egin bezala, umeei gerturatu eta titereak erakutsi, une hori elkarbanatzea ederra da baita.

Beste behin, elkarrizketa irakurrita norbaitek nirekin edo konpainiarekin zuzenean kontaktuan jarri nahi bada, hemen e-mailak: agerreteatro@euskalnet.net edo nereailili@gmail.com

Antzezlan horretaz gain, baduzu proiektu gehiagorik buruan?

Orain momentuan, Maite Aguirre zuzendariarekin ditugun antzezpen ezberdinetan lanean jarraituko dut eta hurrengo urteari begira unibertsitatean “dandad dandad, malditos” antzerkia prestatuko dugu, oso oso itxura interesgarri zein ona duena.

Bestetik, nik pertsonalki, beti ideiaz gainezka, kale-antzerkiko saio bat prestatzen hasiko naiz lagun batekin, gero Euskal Herriko herriz-herriz, plazetan, kaleetan... antzezteko eta beharbada, kanpoan. Baita, beti dut herriarekin lotura hori barnetik, hemendik gauzak egiteko, baina denborak, aukerek.. hitz egingo dute. Beno, eta hortxe nago bizitza den jolas honetan jolasten eta jolasteko prest, eta suertatu daitezkeen sorpresatxoetara irekia.

Azkenik, eskerrik asko bidetik aurkitutako gizaki orori, bizitasunez, gogoz, ilusioz, ametsez... gainezkako gizakiak izan dira eta Argentinako bidaia magikoa bilakatu dute.

Noski, eskerrik asko Maite Agirreri, zuzendaria, bera jarri duela konfiantza gugan honetan aurrera egiteko. Nola ez, eskerrik asko Oihana lekuona, laguntzaile bikaina, ederra, pertsona izugarri dena eta Santi Ortegari, kide bitxi eta magikoari.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide