"Egunero jaietan ateratzean datza Aretako txistularion meritua"

Erredakzioa 2016ko uzt. 20a, 12:57

“ASTAKO” JAVI IRIONDO (Areta, 1967) txistularia da eta urtero Aretako Jaiak alaitzen du. Aurten bertako txistulari taldeak pregoia irakurriko du txupinazoan eta horri buruz mintzatu da.

Nola sentitzen zarete?

Uste dugu erabakia hartu dutela pregoilaria eta txupineroa egon behar direlako, zerbait merezi dugulako baino. Gure meritua datza egunero jaietan ateratzean, aukera izanez gero, goizez, arratsaldez eta gauez; kalejirak egiten eta ondo pasatzen.

"Guk gogoko duguna egiten dugu eta ez hainbeste besteek nahi dutena".

“ASTAKO” JAVI IRIONDO (Areta, 1967) txistularia da eta urtero Aretako Jaiak alaitzen du. Aurten bertako txistulari taldeak pregoia irakurriko du txupinazoan eta horri buruz mintzatu da.

Nola sentitzen zarete?

Uste dugu erabakia hartu dutela pregoilaria eta txupineroa egon behar direlako, zerbait merezi dugulako baino. Gure meritua datza egunero jaietan ateratzean, aukera izanez gero, goizez, arratsaldez eta gauez; kalejirak egiten eta ondo pasatzen.

"Guk gogoko duguna egiten dugu eta ez hainbeste besteek nahi dutena".

Gasturik gabeko jai ekintza gara eta ez dugu antolakuntza arazorik sortzen, ez baitago nork antolatu gaitzakeen.

Dena den, Jai Batzordeak pregoilari izendatu bagaitu gure ahalegina eskertzeko, bikain iruditzen zaigu, oso eskertuta gaude.

Noiztik parte hartzen duzue jaietan?

Inork ez du Aretako Jaiak gogoratzen txistularirik gabe. Ez ekitaldi nagusia delako, baizik eta jaiaren parte delako; ikurrak edo suziriak bezalakoak gara.

"Ez gara beharrezkoak baina desagertuz gero, norbaitek esango du jaiak ez direla lehen ziren bezalakoak".

Errespetu handia diegu gu baino lehen eta gurekin kaleak eta tabernak zeharkatu dituztenei. Iaz alarde txikia egin genuen omentzeko Xabier Latorre -gure maisua- eta gurekin aritu diren beste txistulariak.

Aurretik entseguak egin genituen eta guzti! Ondo atera zen eta Ugao, Laudio edo Amurrio txistularien laguntza izan genuen. Hori da Aretako txistularien familia.

Belaunaldi berriren batek lekukoa hartuko du?

Hori zailagoa da, hiru zuloko txirulak ez du grinarik sortzen gazteen artean. Ez da oso sofistikatua, jakitun gara.

Gainera, gero zailtasuna da gu jasatea, garen bezalakoak gara! Zentrataturik egon behar dira gu jarraitzeko.

"Nik neuk gazte taldea egin nuen irakasteko. Gurekin ateratzen ziren, euren erritmora moldatzen ginen, ezagutzen zituzten abestietara, jarraitzen gintuzten... baina bizitzak bere ibilbidea hartzen du eta txistulari izatea erabaki oso drastikoa da! (barreak)"

Pentsatu duzue zer esango duzuen pregoian?

Ideiaren bat daukagu. Kontatuko dugu lehen aretarraren historia: San Pedrok ez zion utzi zeruan sartzen txistulari izan zedin, Aretan ez baitzuten abesten eta dantzatzen... baina ez dugu gehiagorik aurreratuko!

Pregoia ez da izango jaietan egingo duzuen gauza bakarra, ezta?

Aurten txupinazoa jaurtiko dugu eta gero, betikoa: kalejira eta tabernajira.

Iazko alardetik bi alde garrantzitsu mantenduko ditugu. Alde batetik, plaka jarriko dugu Kultur Etxean, gogoratzeko gu baino lehen joan direnak eta jakinarazteko gehiago etorriko direla.

Iazko zerbait joko dugu (gogoratuz gero).

Bestetik, bazkaria egingo dugu, merezi dugu eta!

Zerbait gehiago nabarmendu nahi duzue?

Bai, guztiak animatu nahi ditugu etor daitezen Aretako Jaietara, jende oro ongi etorria da. Laudiokoak ere bai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide