"Lobo oso azkarra da eta ehiza egiteko jarrera dauka"

Erredakzioa 2016ko eka. 26a, 15:21

IKER CASTELLOTEk (Laudio, 1992) arraza bereziko txakurra dauka: "Lobo". Tesia aurkeztu dute arraza aitortu eta babestu dezaten.

Arraza bereziko txakurra duzu, ezta?

Bai, “Lobo” jatorrizko arraza duen txakurra da. Bere funtzionalitatea dela eta, iraun egin du nahiz eta beste arrazen influentzia egon.

Bere ezaugarriek eta izugarrizko hautaketak Kantabriako Frankan ezinbestekoa egin dute, Palentziako iparraldean eta Burgosen aurkitu ahal izan arren horrelako ale batzuk eta baita Euskadin ere.

IKER CASTELLOTEk (Laudio, 1992) arraza bereziko txakurra dauka: "Lobo". Tesia aurkeztu dute arraza aitortu eta babestu dezaten.

Arraza bereziko txakurra duzu, ezta?

Bai, “Lobo” jatorrizko arraza duen txakurra da. Bere funtzionalitatea dela eta, iraun egin du nahiz eta beste arrazen influentzia egon.

Bere ezaugarriek eta izugarrizko hautaketak Kantabriako Frankan ezinbestekoa egin dute, Palentziako iparraldean eta Burgosen aurkitu ahal izan arren horrelako ale batzuk eta baita Euskadin ere.

Egun hauetan tesia prestatzen ari dira arraza ofiziala izan dadin, zein da egitasmoak bete beharko duen ibilbidea?

Lana zientzia komunitateari aurkeztu zaio, lanaren gardentasuna eta eskakizuna inoiz beste arrazekin egin ez den bezala egin da.

Kumeen batzordeak egingo du kumeen hautaketa, bere funtzionalitatea, odolkidetasuna eta osasunaren arabera.

Nola sortu zen ekimena?

Ekimena sortu zen gorabeherak jasan dituen animalia delako. Hori izan da haien jabeek erreminta moduan erabili dutelako, baina abereen artzaintzak orain dela 30 urte desagertu zen.

Zaldiak eta behiak gurdia eramateko uzten joan ziren heinean, txakurrak lan egiteko ohitura galtzen joan ziren.

Orain, lana abereekin egunean behin egiten da, gehienez, prismatikoak erabiliz; abereak askatu ondoren, animaliak urrutitik zaintzen dira.

Aitorpen ofizialak zer suposatuko luke?

Arraza babesten laguntzeko ofizialki ezagutzea, balorazioa eta ezagupena lortu beharko luke. Galtzea beste arraza batzuen erruagatik edota txakurren negozioaren interesagatik zoritxarra izango litzateke, bereziki, arraza balioanitza eta ezaugarri ederrak izanik, bai abereekin lan egiteko bai bere egituragatik.

Otso txakur hazle espainolen batzordea haien interesak babesteko sortu da.

Zeintzuk dira txakur mota horren berezitasunak eta ezaugarriak?

Otso txakurra da "lupoide servil", erreferentziatzat bere jabea du eta ez dio bere jabeari aurpegia galtzen uzten.

Gainera, ez da fidatzen egoera ez ohikoaz eta arreta pizten zaio. Zaintza egiteko txakurra paregabea da, erreakzio bizkorra baitu eta bere buruarengan eta bere jabearengan konfiantza handia dauka.

Oso azkarra da eta ehiza egiteko jarrera dauka (oso zaila da sen hori bideratzea ekidin dezan). Bere forma oso erabilera anitzekoa da, ez da berezko espezialista, baina oso lehiakorra da alor anitzetan.

Bere egituraketak aukera ematen dio korrika egiteko esfortzu handirik gabe. Antzina eta egun, zaintza egiteko eta abereekin lanak egiteko erabiltzen da.

Baina "Lobo", aldiz, defentsarako, pertsonen erreskaterako, agility-rako eta abar entrenatuta dago. Txakur paregabeak dira eurekin lan egiten jakinez gero.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide