Astelehenean epaituko dute udala Kepa Galdosen heriotza dela medio

Erredakzioa 2016ko eka. 10a, 17:03

Ekainaren 13an, astelehenean, izango da Gasteizen Kepa Galdosen familiak abiatutako salaketaren epaiketa. Senideek Laudioko Udalaren aurka jo dute.

Kepa Galdos 2012an hil zen pleurako mesoteliomaren ondorioz, eta gaixotasuna amiantoaren eragina da. Zendutakoak urte luzez udal langilea izan zen eta horregatik bere senideek 133.806,32 euroko kalte-ordaina exijituko diote erakundeari; Segurtasun eta Higiene legeak ez betetzeagatik, hain zuzen.

Familiak uste du Kepa Galdosek amiantoa manipulatu zuela segurtasun neurririk gabe.

Elkarretaratzea

ASVIAMIEk (Euskadiko amiantoaren biktimen elkarteak) kontzentrazioa deitu du 09:15ean Gasteizko epaitegiaren aurrean, Kepa Galdosen familia babesteko. ASVIAMIEk kritikatu du udalak ez duela ardura bere gain hartu. Aldi berean, elkartearen ustez, erakundeak ez ditu neurriak hartzen amiantoaren kalteak ekiditeko.

Udal taldeen bozeramaile batzordea

Kepa Galdosen familiak aurkeztutako mozioak sortutako polemikaren ostean, udal taldeen bozeramaile batzorde monografikoa deitu zuen udal gobernuak pasa den ostiralean. Bertan, senideek bere aldarrikapenak plazaratu zituzten eta gero bilera utzi zuten. Euren ustez, jorratu ziren alde teknikoak epaiketan ere landuko dira eta, horregatik, ez zuten parte hartzeko beharrik sumatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide