"Idazteko praktikatzea beharrezkoa da; kontatzea zein idaztea hitzak ordenatzean datza"

Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 11:49

LLUM SAUMELL-ek (Bartzelona, 1966) idazketa sortzailearen inguruko tailerrak egiten ditu Laudion eta gaur jardunaldi irekiak gauzatuko dituzte Kultura Etxean 19:00etatik aurrera.

Zer landuko duzue idazketa sortzaile tailerrean?

Istorioak kontatzeko literatura bitartekoak ikasi eta ezagutuko ditugu eta horiekin esperimentuak gauzatuko ditugu.

LLUM SAUMELL-ek (Bartzelona, 1966) idazketa sortzailearen inguruko tailerrak egiten ditu Laudion eta gaur jardunaldi irekiak gauzatuko dituzte Kultura Etxean 19:00etatik aurrera.

Zer landuko duzue idazketa sortzaile tailerrean?

Istorioak kontatzeko literatura bitartekoak ikasi eta ezagutuko ditugu eta horiekin esperimentuak gauzatuko ditugu.

Gero, tailerrean partekatuko dugu idatzitakoa. Saio hasieran proposamena egingo dugu; izan daitezke derrigorrez erabiliko diren bi hitz edo usain bat. Aditzen denborak ere lantzen ditugu narrazioaren erritmoa jorratzeko.

Horretarako proposamena apur bat behartu dezakegu eta pertsonaiaren bizitzaren hiru une agertzea eskatu.

Beste batzuetan galderak egitera jotzen dugu: “non daude umeak?”, esate baterako.

Horrela narrazioaren hainbat alde lantzen dugu eta norberaren jarduera ekintza kolektibo bilakatzen dugu; partekatzen dugulako, jolasten dugulako...

Zer jende mota joaten da horrelako tailerretara?

Nik, oro har, 16 urte gorako lagunentzako tailerrak ematen ditut eta Laudion helduentzako saioak egingo ditut.

"Gehienak emakumeak dira. Berez, mutil bakarrak eman du izena, nahiz eta jende ororentzat irekirik dagoen. Adin tartea Laudioko kasuan 30 eta 50 urte bitartekoa da".

Nik uste dut parte-hartzaileak batzen duen ezaugarria dela guztiek gogoko dutela istorioak kontatzea eta irakurtzea.

Edonork garatu dezake idazteko trebezia?

Oso arruntak dira margolaritza tailerrak eta idaztea antzekoa da. Hau da, pertsona batek zenbait gaitasun izan ditzake margotzeko edo marrazteko, baina teknika garatu behar du, praktikaren bitartez.

Badago jende trebea idazteko eta istorioak kontatzeko edo oso gogoko duena irakurtzea eta gustatuko litzaiokeena bere idazle kuttunenak bezala idaztea. Tailerretan tresnak ematen ditugu jendeak idatz dezan.

"Izan ere, idazteko praktikatzea beharrezkoa da. Azken finean, kontatzea zein idaztea hitzak ordenatzean datza".

Asmatu behar dugu zein den gure ahotsa eta zer den komenigarria kontatu nahi duguna transmititzeko.

Norberak estilo propioa dauka eta batzuek esperientzia dute dagoeneko argitaratu dutelako, horiek ere askotan izena ematen dute inoiz pentsatu ez duenaren berri izateko. Adibidez, bigarren pertsonan idazteko edo ikuspegi berria baliatzeko.

Hala ere, ezberdindu behar dugu idazketa ikastaroa eta idazketa narratiboaren ikastaroa. Idazketa ikastaroa erredaktatzen ikasteko egin daiteke. Hau da, ikasteko parada izan ez dutenentzat edo modu eraginkorragoan idazten trebatzeko.

Batzuek oso ondo erredaktatzen dute eta txarto kontatzen dute, eta alderantziz, zenbaitek istorioak kontatzeko gai dira baina txarto ekiten diote erredaktatzeari; txostena edo albistea idaztekoan emaitzak ez dira egokiak.

"Finean, mailarik edo baldintzarik ez dugu eskatzen; istorioak kontatzea edo entzutea gogoko izatea nahikoa da".

Hemen ez dugu gramatika edo ortografia zuzentzen, estiloari buruz mintzatzen gara. Hirugarren pertsona edo lehen pertsona erabiltzea komenigarriagoa den eztabaidatzen dugu, adibidez.

Gramatika edo ortografia akatsa maiz errepikatzen bada, aipatu dezakegu, baina ez da helburua.

Jardunaldiak antolatu dituzue?

Gaur jardunaldi irekiak egingo ditugu, doakoak izango dira eta nahi duenak parte har dezake. Laudioko Kultura Etxean saiatuko gara erakusten zer egiten dugun tailerretan.

Irakurketa egingo dugu eta azalduko dugu nondik sortu ziren. 19:00etan izango da.

Orain arte egindakoa erakutsi nahi dugu eta, bide batez, aztertu jarraitzeko aukerarik dagoen eta jende gehiago animatzen den.

Nik uste dut disfrutatzen dugula. Umeek tailer eskaintza oparoa daukate eta gure kasuan sormena eta jolasteko aukera ematen digu ikastaroak.

Partaide batek esaten du parentesia dela bere astean; ez du familiaz edo lanaz arduratu behar.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide