Zahartzaroari eta erretiroari aurre egiteko erronka: Rocioko Feriara mandoei esker

Erredakzioa 2016ko mar. 30a, 14:29

Andrés Garmilla (70 urte), José Ramón Larisgoitia (67 urte), Adolfo Guerrero (67 urte) eta Pedro Zayas (61 urte) laudioarrek erretiratzeari aurre egingo diote modu xelebrean: mandoak hartu eta 1.000 kilometro inguru bidaiatuko dute Huelvaraino Rocioko Ferian parte hartzeko.

Laurak dira San Roke Kofradiako kideak eta bertan Kordobako kofradia batekin anaitu dira -Lucenakoa, alegia- elkarrekin jaia gozatzeko.

Ostiralean abiatuko dira Laudioko herrigunetik.

Andrés Garmilla (70 urte), José Ramón Larisgoitia (67 urte), Adolfo Guerrero (67 urte) eta Pedro Zayas (61 urte) laudioarrek erretiratzeari aurre egingo diote modu xelebrean: mandoak hartu eta 1.000 kilometro inguru bidaiatuko dute Huelvaraino Rocioko Ferian parte hartzeko.

Laurak dira San Roke Kofradiako kideak eta bertan Kordobako kofradia batekin anaitu dira -Lucenakoa, alegia- elkarrekin jaia gozatzeko.

Ostiralean abiatuko dira Laudioko erdigunetik.

Mandoak zaintzeko 30 kilometro egunero

Lau gizonezkoak bezain garrantzitsuak izango dira mandoak abentura honetan. Laudioarrek entrenatu dituzte sasoian egon daitezen eta, gainera, 30 kilometro besterik ez dute bidaiatuko egunero.

Julian Larisgoitia bidaiarien lagun eta senideak azaldu du asko zainduko dituztela animaliak eta nahiz eta ibilbide luzeagoak egiteko gai diren, 30 kilometro baino gehiago ez dituztela beteko mina hartu ez dezaten.

Hainbat geldialdi

Eguneko kilometro kopurua mugatu ez ezik, 5 egunean behin atsedena hartuko dute, mandoak osatu daitezen.

Hori dela medio, laudioarrek beste helburu bat gauzatzeko parada izango dute; bidean topatzen duten pertsonekin harremanetan egotea eta euskal izaera zabaltzea.

“Euren xedea da jendearekin hitz egitea eta erakustea euskaldunok oso jatorrak garela”, argitu du Julian Larisgoitiak. Horretarako, denbora nahikoa izango dute, ibilbidea maiatzaren erdialdean bukatuko baitute.

Erretiroa profitatzea

Erronkari esker lau gizonezkoek adierazi nahi dute erretiroak balio dezakeela norberak bere ametsak lortzeko.

Izan ere, Pedro Zayasek Santiago bidea egin du zaldiz.

Mandoak eta gurdia

Abentura egikaritzeko bi mandoa eta gurdia erosi dituzte; mandoak Leonen eta gurdia Tafallan. Berez, erretiratuen ideia da gurdian eta kanpatzeko dendetan lo egitea.

Hori bai, itzuli baino lehen, animaliak eta gurdia saldu beharko dituzte Huelvan bertan. “Ziur pena handia emango diela, asko maite baitituzte mandoak”, erantsi du Julian Larisgoitiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide