"Bubisher proiektuko liburuzain bati soldata ordaindu nahi diogu urtebetez"

Erredakzioa 2016ko mar. 8a, 11:42

UXUE GONZALEZ, IBAN RODRIGUEZ, PAULA RODRIGUEZ, NAIANE BRAVO (Laudio, 2001) Erasmus+ proiektuko parte-hartzaileak dira eta klasekideekin batera ekimen solidarioa abiatu dute errefuxiatu sahararrak laguntzeko.

Ekimena abiatu duzue proiektu bat laguntzeko, ezta?

Bai, Bubisher proiektua babestu nahi dugu. Saharar kanpamenduetan liburutegi mugikorrak sustatzen ditu, errefuxiatuek irakurtzeko aukera izan dezaten.

UXUE GONZALEZ, IBAN RODRIGUEZ, PAULA RODRIGUEZ, IRENE BRAVO (Laudio, 2001) Erasmus proiektuko parte-hartzaileak dira eta klasekideekin batera ekimen solidarioa abiatu dute errefuxiatu sahararrak laguntzeko.

Ekimena abiatu duzue proiektu bat laguntzeko, ezta?

Bai, Bubisher proiektua babestu nahi dugu. Saharar kanpamenduetan liburutegi mugikorrak sustatzen ditu, errefuxiatuek irakurtzeko aukera izan dezaten.

"Pertsona batek egiten du lan hori eta gure asmoa da urtebeteko soldata ordaintzea. Horretarako tortillak saltzen ditugu atsedenaldietan eta zozketa bat egingo dugu. Oraindik boletoak salgai ditugu".

Proiektuan parte hartzen dugun ikasle guztiok saltzen ditugu, beraz, jendeak eros ditzake guregana joz gero.

Martxoaren 18an egingo dugu zozketa, Dolumin Barikuan, hain zuzen. Tokiko produktu ekologikoak zozketatuko ditugu, tokiko ekoizleen lana ezagutarazteko, besteak beste.

Proiektuak hiru zutabe ditu eta horietako bat elikadura burujabetza da.

Eta momentuz nolako emaitzak lortu dituzue?

Oso onak. 500 euro baino gehiago jaso ditugu eta arrakastatsua izaten ari da. Duela hiru aste hasi ginen eta beste bi gehiago arituko gara, ziurrenik.

Nola sortu da egitasmoa?

Ideia zaparrada egin genuen eta onena jolastokian tortillak saltzea iruditu zitzaigun. Ideia gehiago ditugu. Nafarrateko enpresa batekin harremanetan jarri gara eta kortxoak bidali dizkigute. Gure asmoa da giltzatakoak egitea, dekoratzea eta Dolumin Barikuan saltzea.

Erasmus proiektuaren barruan dago hau. Hiru esparru lantzen ari gara: elikadura, harremanak eta elkartasuna eta osasuna. Ekimen horiekin hirurak gauzatzen ditugu.

Eta zuek parte hartzen duzue Erasmus proiektuan?

Bai, hau da gure bigarren urtea. Gutako bi Suediara joan ginen iaz eta Ibanek Turkia bisitatuko du.

Suedian oso ondo pasa genuen. Beste herrialde bat ikusi genuen eta euren kultura ezagutzeko parada bikaina izan zen. Astebete igaro genuen Goteborgtik gertu dagoen herri batean. Maiatzean egon ginen eta egunak askoz luzeagoa ziren.

Proiektu honetan 5 herrialderekin lanean dihardugu: Suedia, Turkia -maiatzean bertara joango gara-, Holanda -iaz ere ikasle batzuekin egon ginen-, Tahiti -Frantziako Polinesia- eta bostok, alegia.

Turkiara sei ikasle joango gara astebetez.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide