“Amak josteko tresnak gordetzen zituen puruen kutxa batekin eraiki nuen lehen gitarra”

Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko urt. 26a, 11:09

ENDIKA USSIA APRAIZek (Laudio, 1967) puruen kaxekin kitarrak sortu eta saldu egiten ditu. Instrumentu bakoitza sorpresatzat du, noiz eta nola amaituko den ezin baita jakin: “Sekretua lan bakoitzean zeure arima jartzea da”.

Puruen kutxekin kitarrak egiten dituzu, hori da marka! Noiz, nolatan okurritu zitzaizun ideia?

ENDIKA USSIA APRAIZek (Laudio, 1967) puruen kaxekin kitarrak sortu eta saldu egiten ditu. Instrumentu bakoitza sorpresatzat du, noiz eta nola amaituko den ezin baita jakin: “Sekretua lan bakoitzean zeure arima jartzea da”.

Puruen kutxekin kitarrak egiten dituzu, hori da marka! Noiz, nolatan okurritu zitzaizun ideia?

Orain dela lau urte hasi nintzen. Puruen kutxekin kitarrak egitearen ideia ez da nirea. Estatu Batuetako hegoaldean bizi eta kotoi eta tabako landaketetan lan egiten zuten esklabo afro amerikarrak izan ziren instrumentu hauek egiten lehenak.

Haien jabeen irratietan musika entzutean, eskura zeuzkaten birziklatutako materialekin lehen instrumentuak egiteari ekin zioten, besteak beste, kutxa zahar batekin, makil batekin eta metalezko hari batekin. Haiekin, Blues-a jotzen eta abesten hasi ziren. Nire lehenengo kitarra nire amak josteko tresnak gordetzen zituen puruzko kutxa batekin eraiki nuen.

Zuretzako sormena zer da, afizioa ala ofizioa?

Nire kasuan, afizio moduan hasi zen dena, baina orain bien arteko nahasketa bilakatzen ari da.

Nola egiten dira kartoizko kutxekin kitarrak?

Zaila da prozesua osotasunean azaltzea. Garrantzitsuena instrumentuak berez nolakoak diren jakitea da. Ondoren, pausu bakoitza ondo pentsatzea eta planteatzea dator. Ahal den heinean, birziklatutako materialak erabiltzea gustatzen zait, produktu finala kalitatezkoa izan behar dela kontuan izanda.

Ez ditut dekoraziorako instrumentuak egiten, jotzeko erosoak izateko eta soinu ona edukitzeko baizik. Horregatik, egurra eta gainontzeko pieza edo atalak kalitatezkoak izan behar dira.

Zenbat denbora behar da horretarako? Zenbatean saltzen dituzu?

Bai denbora eta bai prezioa kalkulatzeko kontu zailak dira. Material motek eta hauek aurkitzeko behar dudan denboraren arabera egiten ditut instrumentuak, baita bezeroen nahi eta beharren arabera. Blog bat daukat, facebooken orrialde bat eta youtubeko kanala. Bertan nire instrumentuak entzun daitezke. Norbait interesatuta balego, nirekin kontaktuan jar daiteke helbide hauen bitartez.

Orain arte zenbat musika tresna egin edo saldu dituzu?

Egia esan ez dakit zenbat saldu ditudan, baina gero eta ezagunagoa bilakatzen ari da nire lana.

 
Ametsei pertsonak jartzen hasita, nor gustatuko litzaizuke entzutea zure kitarra jotzen?

Adibidez, Seasick Steve handia. Instrumentu mota hauek ezagunagoak bilakatzean zerikusi handia izan du.

 
Hautatutako bideagatik purua ala apurua, zer pasa da gehiago zure eskuetatik?

Apururik handiena kutxetako puru guztiak erretzea izango litzateke! Kar kar kar. Eskerrak erretzen ez dudala eta hutsik aurki ditzakedala.

 
Materialak berrerabilita sorpresa politak atera litezke. Zein da zure sekretua?

Instrumentu bakoitza, berez, sorpresa bat da. Amaiera nola eta noiz helduko den jakitea ezinezkoa da eta hori oso polita da! Sekretua, hala deitzearren, zeure arima lan bakoitzean jartzea da, eta denak zuretzako balira egitea da.

Azkenik, Blues musika ez dadila falta!

 

Goiatz Dutto musikari laudioarra Endika Ussiak puru kutxa batekin eginiko bibolina jotzen:

[video:https://www.youtube.com/watch?v=AGLe8ZOQfKc]

Puruen kutxa batekin eginiko gitarra bat jotzen:

[video:https://www.youtube.com/watch?v=Ge1RdaUWbzc]

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide