Zubiko Etxea berriro antolatu eta hobetzeko lanak egin nahi dituzte

Erredakzioa 2015ko abe. 9a, 10:14

Udal gobernu taldeak jakinarazi duenez, Zubiko Etxeko ingurua berrantolatzeko hirigintza-proiektua gauzatuko dute. Helburua parkearen muga fisikoak haustea izango da, hala nola erabilera ematea.

Umeentzako jokoak

Parkea, gaur egun gertatzen den bezala, umeentzako jolasetara bideratuko da. Hartarako, tirolina, sokak nahiz ur-jokoak biltzen dituzten ekintzetarako baliabideak ezarriko dituzte.

Udal gobernu taldeak jakinarazi duenez, Zubiko Etxeko ingurua berrantolatzeko hirigintza-proiektua gauzatuko dute. Helburua parkearen muga fisikoak haustea izango da, hala nola erabilera ematea.

Umeentzako jokoak

Parkea, gaur egun gertatzen den bezala, umeentzako jolasetara bideratuko da. Hartarako, tirolina, sokak nahiz ur-jokoak biltzen dituzten ekintzetarako baliabideak ezarriko dituzte.

Muga fisikoak kendu

Horrez gain, eraikin publiko hesitua den Zubiko Etxeari perimetroko muga fisikoak kenduko dizkiote. Inguratzen duen 90 zentimetroko altuera duen manposteria horma erdira baino gehiago murriztuko da eta 38 zentimetroko altuera hartuko du. Gainean duen hesi metalikoaren lekuan, ordea, oholtza horizontala ezarriko dute, jesarlekuaren funtzioa betetzeko asmoz.

Eskultura mugitu, putzua birgaitu

Proiektuan, bertan dagoen eskultura lekuz aldatzea jasotzen da. Gainera, putzua eta harrizko horma birgaituko dituzte, parkeko bideak konpondu eta zenbait zuhaitz aldatuko dira. Aipatutakoez gain, Zubiko Etxeko fatxadak margotuko dira.

Aurrekontua 225.000 euro ingurukoa izango da. Obrak 3 hilabete inguruz luzatuko direla aurreikusi dute. Aurretik, ordea, Gobernu Batzordeak proiektua onartu beharko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide