Lamuza ikastetxeko horma-irudia osatzeko bilera irekiak abiatu dituzte

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko abe. 1a, 10:30

Iragan azaroaren 20an egin zen Lamuza ikastetxeko horma-irudia sortzeko lehenengo bilera irekia.

MurMURO izendatu duten proiektuaren bidez, Lamuza ikastetxearen azpian dagoen horma modu kolektiboan diseinatzea dute helburu. Elkarlanean eta partaidetzan oinarrituta, bizitza berri bat eman nahi diote espazio horri; lekua txukuntzeaz gain auzoko kultura aniztasuna islatuta utzi nahi dute bertan.

Iragan azaroaren 20an burutu zen Lamuza ikastetxeko horma-irudia sortzeko lehenengo bilera irekia.

MurMURO izendatu duten proiektuaren bidez, Lamuza ikastetxearen azpian dagoen horma modu kolektibo batean osatzea dute helburu. Elkarlanean eta parte-hartzean oinarrituta bizitza berri bat eman nahi diote espazio horri, lekua txukuntzeaz gain auzoko kultura aniztasuna islatuta utzi nahi dute bertan.

Lehenengo bileran arlo desberdineko jendea batu zen:  Guraso elkarteko kideak, irakasleak,  eragile ezberdinetako ordezkariak... Bertan muralak bete beharreko helburuak eta transmititu beharko zituen ideiak eztabaidatu zituzten bertaratutakoek. Horma-irudiak eskola eta auzoaren arteko zubi lana egitea, auzoko elkarbizitzaren isla izatea eta balio positiboak transmititzea izan ziren, besteak beste, ateratako ideia nagusiak.

Antolatzaileek bigarren bilera ireki bat deitu dute abenduaren 12rako, goizeko 11:30tan, Lamuza ikastetxean bertan. Bilerara hurbiltzeko deia zabaldu dute ahalik eta ekarpen gehiago lortzeko. Hirugarren bilera bat ere aurreikusita dago, azken hau abenduaren 19an burutuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide