Jaietako egutegia aldatzeko hiru proposamen jaso ditu Udalak

Erredakzioa 2015ko aza. 22a, 16:00

Urteak dira Laudioko jaien egutegiak herritarren artean zalantzak sortzen dituela. 2003an ezarritako ereduak ez du herritarren oniritzia lortu. Aurretik 15 egunez luzatzen ziren jaiak bitan zatitu ziren urte hartan. Egutegi berria zehazte aldera, 2014 urte amaieran talde bat batu zen hausnarketa eta eztabaidari hasiera emateko. Helburua bertatik proposamen bateratua lortzea izan bazen ere, zailtasunak medio, azkeneko ondorioetan sei proposamen aurkeztu zituzten.

Urteak dira Laudioko jaien egutegiak herritarren artean zalantzak sortzen dituela. 2003an ezarritako ereduak ez du herritarren oniritzia lortu. Aurretik 15 egunez luzatzen ziren jaiak bitan zatitu ziren urte hartan. Egutegi berria zehazte aldera, 2014 urte amaieran talde bat batu zen hausnarketa eta eztabaidari hasiera emateko. Helburua bertatik proposamen bateratua lortzea izan bazen ere, zailtasunak medio, azkeneko ondorioetan sei proposamen aurkeztu zituzten.

Proposamenak Udalari aurkeztu zizkioten. Horretaz gain bilera irekia egitea iradoki zioten, jaien prestakuntzan parte hartzen duten norbanako eta kolektiboek, zein eztabaidan interesa duen orok parte hartzeko aukera izan zezan. Hala, urriaren 24an ospatu zuten hitzartutako bilera.

Hitzordu hartan jaietako egutegia finkatzeko garrantzitsuak diren irizpideak identifikatzea izan zuten xede, bi taldetan banatuta. Alde batetik irizpide nagusiak aurkitzen dira. Bertan, egutegia aldatu behar dela onartuta, etenik gabeko jaiak lehenesten dira eta gutxienez asteburu bat eta ahal izanez gero bitan luzatuko direnak. Bigarren mailako irizpideetan berriz, jaiak abuztutik kanpo egitea, Erroke Deunaren inguruan mantentzea eta Bilboko jaien egutegiarekin bat ez etortzea lehenesten dira.

Irizpide horiek oinarri hartuta, 2014aren amaieran abiatutako hausnarketan aurkeztutako sei proposamenak hirutara murriztu dituzte. Lehenean, Erroke Deuna aurreko lehenengo ostiralean hasi eta hurrengo asteko igandean bukatzea lehenesten da. Bigarrenean berriz, uztailan ospatzen jaiak eta azkenengoan, abuztuaren 15ean hasi eta zazpi eta hamar egunean artean luzatzea.

Aurreneko bi proposamenek irizpide nagusi biak eta bigarren mailako beste bi irizpide betetzen dituzte. Hirugarrenak, ordea, irizpide nagusi bakarra eta bigarren mailako bi. Hori oinarri hartuta, Udal gobernuko ordezkariek adierazi dute proposamen bateratu batetara helduko direnaren itxaropena dutela. Horretarako beste lan-saio batzuk antolatuko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide