“Safari Wazungu modu batekoa izango zela esan ziguten, baina gero gogorragoa izan zen”

Txabi Alvarado Bañares 2015ko ira. 27a, 23:21

EDU GAVIÑA “Yogurinah borova”-k (Laudio,  1969) ETB-2n estreinatu berri den Safari Wazungu telebista saioan parte hartu du, Eduardo Iturralde Gonzalez arrankudiagarrarekin batera.  

Zerk bultzatu zizun horrelako telebista programa batean parte hartzera?

Deitu egin zidatenean eta “reality” hitza entzun nuenean ez nuen gogo askorik izan egiteko. Hiru-lau egun eskatu nizkien, pentsatzeko. Familiarekin eta lagunekin hitz egin nuen. Joateko neukan arrazoi nagusia Afrika ezagutzea zen.

EDU GAVIÑA “Yogurinah borova”-k (Laudio,  1969) ETB-2n estreinatu berri den Safari Wazungu telebista saioan parte hartu du, Eduardo Iturralde Gonzalez arrankudiagarrarekin batera.  

Zerk bultzatu zizun horrelako telebista programa batean parte hartzera?

Deitu egin zidatenean eta “reality” hitza entzun nuenean ez nuen gogo askorik izan egiteko. Hiru-lau egun eskatu nizkien, pentsatzeko. Familiarekin eta lagunekin hitz egin nuen. Joateko neukan arrazoi nagusia Afrika ezagutzea zen.

Programaren arduradunek esan ziguten saioa modu batekoa izango zela, eta azkenean beste modu batekoa izan zen. Oso lasaia izango zela esan ziguten, eta azkenean nahiko gogorra suertatu zitzaigun. Jan gabe egon ginen askotan, gutaz etengabe arduratzen ziren arren. Baina Afrikan geunden eta izugarrizko esperientzia izan zen.

"Deitu egin zidatenean eta “reality” hitza entzun nuenean ez nuen gogo askorik izan egiteko"

Zertan izan zen grabaketa ezberdina kontatu zizutenarekiko?

Hasieran esan ziguten elkarbizitza moduko izango zela, janari ugari izango genuela... eta hori. Nik uste guztiak joan ginela pentsatzen nahiko kontu lasaia izango zela, eta esperientzia polita. Esperientzia polita izan da, baina programaren zuzendaria El conquistador del fin del mundo-ren berdinak dira, eta froga nahiko gogorrak jarri zikiguten. Afrikan zaude, ezagutzen ez dituzun beste pertsona batzuekin elkarbizitza egiten... beti erne egon behar duzu, azken finean.

Hori bai, izugarrizko esperientzia izan da, mundiala, oso-oso polita. Baina egun batean, adibidez, 30 ordu eman genituen jan gabe... eta horrelakoak. Eta frogak... inoiz egingo ez nituela uste nuen hainbat gauza egin ditut... eta bat batean 20 egunetan, gauza ikaragarriak. Frogak egin ostean ondo sentitzen nintzen, baina egin baino lehen flipatuta nengoen: “Hau egin behar dut?”.

"Egun batean, adibidez, 30 ordu eman genituen jan gabe... eta horrelakoak. Eta frogak... inoiz egingo ez nituela uste nuen hainbat gauza egin ditut"

Egoera horretan, nolakoa izan da parte-hartzaileen eta grabaketa lan-taldearen arteko elkarbizitza?

Lan-taldea alde batetik eta gu bestetik, gure bizitza egiten. Nahiko pertsona ezberdinak izan gara parte hartzaileak, eta azkenean uste dut nahiko ondo moldatu egin garela. Argi eta garbi genuen ez genuela “reality” moduko bat egin nahi. Asko lagundu gara elkarren artean. Ikusi egin behar da, ez da egunero egiten den zer edo zer. Ez zaude kanpin-denda batean. Sua egin behar duzu, janaria prestatu... janaria geroz eta gutxiago izaten zen, nik bost kilo argaldu nituen grabaketak iraun zuen hogei egunetan, eta hori jada nahiko argala nintzela. Probak ere geroz eta gogorragoak ziren... eta nahiko ahul bukatu genuen. Baina elkarren artean asko lagundu ginen eta aurrera joatea lortu genuen.

"Janaria geroz eta gutxiago izaten zen, nik bost kilo argaldu nituen grabaketak iraun zuen hogei egunetan"

Programa estreinatuta, ezberdintasunik nabaritu duzu telebistan ikusten denaren eta Afrikan bizi izan zenutenaren artean?

Bai. Eszenatokia, azken finean, Afrika da. Hainbat eta hainbat leku ikaragarritan egon gara. Zati batzuk dronekin grabatuak daude, dokumentalak grabatzeko kamara bereziekin. Eta hor ikusten da zortzi friki gaudela abentura horretan.

Hor geundenean naturaren erdian geunden, eta hurbil genituen animalia basatiak. Leku batzuetan dendatik atera gabe egoten ginen, inguruan oso animalia arriskutsuak zeudelako. Usainak, tenperatura aldaketak... ezberdina da bai pantaila batean ikustea edo bizitzea.

 Zure senide eta lagunek iritzirik helarazi dizute saioaren inguruan?

Bai. Batzuei ez zaie gustatu eta beste askori bai. Baina oraindik lehen kapituluak baino ez dituzte ikusi. Atal horietan aurkezpena ikusten da, eta oso gogotsu eta alai gade. Gero egunak aurrera egin ahala eta egoera zein den ikusita gauzak aldatzen joaten dira. Baina izugarria da, dokumental bat ematen du.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide