Tren geltokian arrapala jar dezaten sinadura bilketa abiatu zuten pertsonak hirigintza batzordera gonbidatu dituzte

Erredakzioa 2015ko ira. 22a, 09:31

Laudioko tren geltokira eta trenetara irisgarritasuna bermatzeko eskaera egiteko asmoz sinadura bilketa abiatu zuten herritarrak hirigintza batzordera gonbidatu zituzten atzo. Promotoreek tren geltokira plataformaz ez ezik arrapalaz igotzea eskatzen dute. Horrez gain, behin geltokira iritsita trenetara igotzeko dauden oztopoak ezabatzea ere exijitzen dute.

Udal gobernu taldeak adierazi duenez, akordioak bilatzea dute xede. Gainera, ADIF-i interpelazioa egiteko baldintzak daudela uste dute, egin den proiektutik abiatuta tren geltokiko irisgarritasuna hobetu dezaten.

Laudioko tren geltokira eta trenetara irisgarritasuna bermatzeko eskaera egiteko asmoz sinadura bilketa abiatu zuten herritarrak udalbatzara gonbidatu dituzte. Promotoreek tren geltokira plataformaz ez ezik arrapalaz igotzea eskatzen dute. Horrez gain, behin geltokira iritsita trenetara igotzeko dauden oztopoak ezabatzea ere eskatzen da.

Udal gobernu taldeak adierazi duenez, akordioak bilatzea dute xede. Gainera, ADIF-i interpelazioa egiteko baldintzak daudela uste dute, egin den proiektutik abiatuta tren geltokiko irisgarritasuna hobetu dezaten.

Hirutan bildu dira sinadura bilketa abiatu duten herritarrak eta udal gobernu taldea. Aurrenekoa kontaktu teknikoa izan zen; azkenekoan, berriz, zinegotziez gain udal teknikariek ere parte hartu zuten. Horren bidez, herritarrei ahalik eta informazio gehienen helaraztea lortu nahi zuten.

Proiektua 2013an onartu zen behin betikoz. 2008-2009an Jose Matia- Zubiko Kurajo ingurunerako proiektu oso bat eginda zegoen. Momentu hartan hiru fasetan egin behar zela erabaki zen, eta lehenengoa eratzen da, Foru Planaren lehenengo deialdira aurkeztu ahal izateko. Urte horietan bertan teknikariek arrapala aukera desberdinak baloratu zituzten, baina alboratu egin zen plaza horretan ikuspuntu tekniko batetik ez direla horretarako baldintzak ematen. Izan ere, araua mugatzailea den aldetik, arrapalarekin plaza osoa okupatzea  gerta zitekeen, eskailerak egin diren lekuan eraikiz gero. Ezkerrean kokatuz gero, arrapala oso urrun joango litzatekeela baloratzen dute udal gobernu taldetik. Hori eta egun irisgarritasuna, araua betez, plataforma bidez bermatu dela gehituta, arrapala horren erabilera oso eskasa litzatekeela uste dute. Gainera bertako egoera teknikoak zailtasun handiak aurkezten ditu gobernu taldearen arabera.

2011n udal gobernu berria eratu zenerako arrapala egiteko aukera alboratuta zegoen. Proiektua birritan onartu behar izan zen, tartean aldaketak egin zirelako. Azkenekoan ia ahots batez onartua izan zen: 17 zinegotzietatik 16k baiezkoa eman zuten. Omniaren zinegotziak, ordea, abstentziora jo zuen. Udal gobernu taldearen arabera, abstentzio hura ez zen arrapalagatik izan, baizik eta Omniak obra hori ADIFek egin behar zuela defendatu zuelako, eta ez Udalak.  Gobernu taldeak obra Udalak egin izan ez balu ez zuela beste inork egingo uste du, eta alde horretatik borondatea egon dela defendatzen dute.

Zentzu horretan ADIF-i ezer egin ez izana leporatzen diote eta herritarrekin batera irisgarritasuna bermatzeko eskakizunak helarazteko prestutasun osoa aurkeztu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide