“Latiorroko Jaiak hilik egon ziren hiruzpalau urtez, eta orduan hor agertu ginen gu”

Txabi Alvarado Bañares 2015ko ira. 15a, 02:44

Aitor Mate Martinez (Laudio, 1987) Latiorroko Jai Batzordeko kidea da. Laudioko auzo horretako festek izan duten bilakaeraren inguruan mintzatu da.

Latiorroko Jaiek nabarmen egin dute gora azken urteetan, beste auzo batzuetako jaiek beherakada izan duten bitartean. Zer gertatu da?

Aitor Mate Martinez (Laudio, 1987) Latiorroko Jai Batzordeko kidea da. Laudioko auzo horretako festek izan duten bilakaeraren inguruan mintzatu da.

Latiorroko Jaiek nabarmen egin dute gora azken urteetan, beste auzo batzuetako jaiek beherakada izan duten bitartean. Zer gertatu da?

Latiorroko Jaiak hilik egon ziren hiruzpalau urtez. Belaunaldi berri bat falta zen auzoan, eta orduan hor agertu ginen gu. Latiorroko Jai Batzordea sortu genuen, noiz eta behar handiena zegoenean. Auzoa handitu eta handituz joan da urteetan zehar, eta testuinguru horretan sortu zen batzordea.

Latiorroko Jai Batzordea sortu genuen, noiz eta behar handiena zegoenean”

Gainera, iraila partean gazteok eta ez hain gazteok klasera edo lanera bueltatu behar garenean eta jai guztiak amaitu direla uste dugunean hor agertzen dira bat batean Latiorroko Jaiak, gogotsu, musika eta kontzertu erakargarriekin eta ekintzaz beterik. Eta hor Laudioko gazteriak erantzun oso polita eman zion bere lehenengo urtean.

Aurtengoa bosgarren urtea da Latiorroko Jai Batzordeak festak antolatzearen ardura hartzen duela, eta aurten printzipioz aurrekoetan bezain gogotsu hartu dugu ardura hori. Iazko filosofia eta jai eredu bera mantenduz, baina horregatik lasaiagoak edo suabeagoak izan gabe.

Zertan aldatu dira jaiak azken bost urteetan?

Hasieratik genuen asmoa Latiorroko Jaiak ospetsu bilakatu zituzten ekintzak berreskuratzea izan zen: Marmitako txapelketa (iaz XXV. edizioa ospatu zuena), zaldi eta aker probak...

Ekintza tipiko eta famatu horiez gain, bestelako batzuk asmatu ditugu. Larunbatean oso famatua bilakatu da herri bazkariaren ekimena, lehen urtetik. Latiorro bezalako auzo batean ez genuen horrelako erantzun positiborik espero. Berrehundik gora lagun batu dira bazkarian azken urteetan. Hori ez da zenbaki makala horren auzo sakabanatu batentzat.

Bestelako ekintza batzuk ere ekarriko ditugu aurten: umeentzako antzerki eta dantzaldiak, danborrada (txupinazoan egingo dena Lateorroko Eskolako umeekin), euskal dantzak... eta gau partean, nola ez, kontzertuak egongo dira. Ostiralean Garilak 26 erromeria eta talde lokalez osatutako eskaintza egongo da.

Hasieratik genuen asmoa Latiorroko Jaiak ospetsu bilakatu zituzten ekintzak berreskuratzea izan zen”

Larunbatean Santa Marinarainoko mendi martxarekin hasiko da eguna, urtero bezala. Horren ostean baserritarren produktuen azoka, igel-probak, umeentzako puzgarriak, mus txapelketa eta herri bazkaria egongo dira. Aurten aldaketa bat egin nahi diogu bazkariari, aurreko urteetako arrakasta ikusita. Laudioko Jaietan egiten den Eusko-labeldun txahal errearen bazkariaren tankerako zerbait egin nahi dugu. Horrela uste dugu auzoa kolore berri batez koloreztatu ahalko dugula, edo usain berri batez behintzat.

Larunbatarekin amaitzeko, urtero bezala, zaldi-probak egongo dira arratsalde partean, eta amaitzeko kontzertuak egongo dira. Aurten ETS taldearekin izango dira ordurik indartsuenak, eta gero disc-jockey-ak osatuko du gaua.

Asteburua amaitzeko, Marmitako Txapelketa egongo da, igandean. XVI. edizioa da aurtengoa, eta Latiorroko Jai batzordeak bultzada handia eman nahi dio ekintza horri, oso ekitaldia jendetsu eta parte hartzailea delako eta horretan sinesten dugulako.

Bestelako ekintza batzuk ere egitekotan zabiltzate.

Bai. Orientazio jolas herrikoi bat egiteko asmoa dugu. Erakargarria izan daiteke, guraso zein seme-alabek parte hartzeko pentsatutako ekintza izango delako. Nola egin pentsatzen gabiltza eta oso erakargarria izan daiteke. Latiorroko belaunaldi guztiak bilduko ginateke proba horretan.

Eskertu behar dugu beti izandako erantzuna”

Zer nolako harrera izan du Jaien berpizteak auzoan?

Eskertu behar dugu beti izandako erantzuna. Lehenbiziko urtean agian ez genuen horren erantzun eskuzabala izan, baina hortik aurrera, lehengo urte horretan izan genuen harrera ikusita, bai auzoko dendek zein Laudioko komertzio batzuek zein tabernari eta ostalariek kolaborazio polita egiten dute jaiekin. Sinistu egiten dute auzoko jaien filosofian, bat-batekotasunean, parte hartzean... erantzuna oso positiboa izan da. Auzokideak ere oso pozik daude. Urtero gerturatzen dira egiten dugun lana eskertzera, eta horrek indarra ematen digu.

Indartsu al dago Jai Batzordea?

Bai, lehenengo urteko lan-talde berarekin mantentzen da, eta hori ere positiboa da. Urteen poderioz erretzen ere hasi gara, baina lan-talde bera mantentzen dugu eta auzokideen bultzadarekin aurrera jarraitzeko indarrak biltzen ditugu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide