"Lamuza Parkea bizitu nahi dugu Parke Egunari esker"

Erredakzioa 2015ko ira. 6a, 16:22

Maria Jesus Iglesias Couselo (Laudio, 1960) SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformako kidea da eta irailaren 12an egingo duten Parke Eguneko nondik norakoak azaldu ditu.

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformatik Parke Eguna ospatuko duzue irailaren 12an. Zein da helburua?

Gure asmoa da Lamuza Parkea parke bizia izatea.

Irailaren 12an parkea bizitu nahi dugu kultura, umeen, nagusein eskutik. Eguneroko herritarren laguntzarekin.

Maria Jesus Iglesias Couselo (Laudio, 1960) SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformako kidea da eta irailaren 12an egingo duten Parke Eguneko nondik norakoak azaldu ditu.

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformatik Parke Eguna ospatuko duzue irailaren 12an. Zein da helburua?

Gure asmoa da Lamuza Parkea parke bizia izatea.

Irailaren 12an parkea bizitu nahi dugu kultura, umeen, nagusein eskutik. Eguneroko herritarren laguntzarekin.

Dinamika piztu nahi dugu horrela dinamikak jarrai dezan. Une honetan parkeko bizitza Kultur Etxean itxita dago. Baina horretaz gain inguruak ere bizitzaz bete nahi dugu.

Kultur talde ugarirekin jarri zarete harremanetan horretarako.

Saiatu gara guztiekin hitz egiten baina ez dakit lortu dugun. Gure asmoa da ahalik eta jende gehienak parte hartzea ekimenean, baina badago jendea ez dagoena oso prest edo ezin duena.

Abesbatzekin hitz egin dugu, uste dut hirurak egongo direla -Andere, Santa Luzia eta Arloteak-. Musika Bandak ere joko du, Baisala, Untzueta Dantza Taldea eta Itxarkundia Dantza Taldea ere arituko dira. Nik dantza talde batean parte hartzen dut ere, ez gaude ofizialki osaturik baina guraso talde bat gara eta dantzatzeko elkartzen gara. Eta guk ere Parke Egunean ekarpena egingo dugu.

Kirikiñok ere lagunduko du, zenbait baserritarrak bere produktuak salgai jarriko dituzte, bakarlari batzuek abestuko dute arratsaldez, Beat musika elektroniko elkarteak tailerra egingo du arratsaldez ere eta musika emanaldia eskainiko dute. 20:00etatik aurrera Basalarrinak filmea jarriko du. Artisauak ere agertuko dira eta No Me Olvides elkartea egongo da.

"Horretaz gain azoka antolatzen ari gara. Bakoitzak bere gauzak saldu edo trukatu ditzan. Gustatuko litzaiguke jendeak parte hartzea, herri ekimena baita, Laudioko jendeari zuzenduta. Ganbaran dituzten gauzak atera ditzakete: arropa, sartaginak, erabiliko ez dena..."

Esku pilota partidak jokatuko dira frontoian eta voleibol partidak kantxetan. Txakur toki taldeak arratsaldean txakur erakustaldia egingo duela iragarri digu.

Eta herri bazkaria egingo dugu. Gustatuko litzaiguke ahalik eta jendetsuena izatea benetan herrikoia izan dadin.

SOS Laudioko Lamuza Parkeak askotan azpimarratu du parkearen erabilera modu parte-hartzailean erabaki behar dela. Eztabaida horretan aurreratu duzue?

"Gu herriko parte bat gara. Ez gara herria eta ez dugu herriaren ordez erabakirik hartu behar."

Ideia da udalarekin elkarlanean aritzea eta berak irekitzea eztabaida hori; zer da laudioarrek nahi dutena parkean?

Inkestak egiten saiatu ginen eta kultur elkarte askorekin hitz egin genuen baina oso gutxik erantzun zuten. Inkesta horietan galdetzen genuen zein den taldeen jarduera eta zer nolako beharrak dituzten, horrekin ideia bat izateko. Baina esan bezala oso gutxik erantzun zuten.

Hori dela eta, nahi dugu udalak bilera deitzea elkarte eta talde guztion artean eztabaida hori irekitzeko. Erabaki hori hartzea ez da plataformaren ezta udalaren ardura, herritar guztiona baizik.

Orduan irailaren 12aren ostean zein da plataformaren planteamendua?

Printzipioz erabileren inguruko eztabaida bultzatzea, Arabako Foru Aldundiak jakin nahi baitu zeintzuk izango diren. Hori galdetu dute behin baino gehiagotan.Eta nahiz guk uste dugun gauzak ez direla hain azkar egingo eztabaida horri ekin behar zaio.

"Bestalde, Lamuza Parkean Foru Aldundiak egin behar dituen konponketen eta inbertsioen harira, gure lana da horri jarraipena egitea Kasino era Musika Etxeko proiektuek aurrera egin dezaten."

Eta horretan ezin gara gelditu, parkeak orokorrean hobekuntzak behar ditu; Kultur Etxea, zuhaitzak... 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide