"Athleticen helburuak betikoak dira: liga irabaztea edo behintzat goiko partean egotea"

Erredakzioa 2015ko uzt. 28a, 14:24

ELISABETH IBARRA (Elgoibar, 1981) Athletic Clubeko jokalaria Laudion bizi da baina uda hasiera Kanadan eman zuen Munduko Txapelketa jokatuz. Horri eta bere ibilbideari buruz mintzatu da.

 

Uda hasiera munduko txapelketan egon zara, zer moduz esperientzia?

Oso polita izan da. Nik urte asko eman ditut jokatzen eta txapelketa horretan egotea sari izugarria izan da, zorte txarra izan arren. Hala ere esperientzia hori niretzat geratuko da eta curriculumerako gauza polita da.

ELISABETH IBARRA (Elgoibar, 1981) Athletic Clubeko jokalaria Laudion bizi da baina uda hasiera kanpoan eman zuen Munduko Txapelketa jokatuz. Horretaz eta bere ibilbideari buruz mintzatu da.

 

Uda hasiera munduko txapelketan egon zara, zer moduz esperientzia?

Oso polita izan da. Nik urte asko eman ditut jokatzen eta txapelketa horretan sari izugarria izan da, zorte txarra izan arren. Hala ere esperientzia hori niretzat geratuko da eta curriculumerako gauza polita da.

Txapelketaren ostean autokritika egin zenuten Espainiako selekzioko jokalariek baina aldi berean entrenatzailea ere kritikatu zenuten autoritarismoa egotzita, baina Ignacio Queredak ez du dimititu. Nola uste duzu bukatuko dela guztia?

Gu itxaroten ari gara. Uste dugu gauzak ondo joango direla baina oraindik federaziotik ez dute ezer esan. Itxarongo dugu.

Jokalarien arteko giroa ona izan da munduko txapelketan. 23 jokalarion harremana ona izan da eta nire ustez oso talde ona daukagu, jokalari gazteak eta esperientzia dutenak uztartuz.

Athletic-eko jokalari gisa nola baloratzen duzu aurreko denboraldia?

Txarto.

Galdu genituen liga irabazteko aukerak oso goiz. Bartzelonak aurrera egin zuen eta oro har azken unera arte irabazteko aukerak ditugu eta aurten ez da horrela izan.

Gogorra izan da. Hala ere jende gaztea sartzen ari da taldean eta hori ere garrantzitsua da.

Aurtengo helburuak zeintzuk izango dira?

Athletic-en helburuak beti berak dira: liga irabaztea edo behintzat goiko partean egotea txapelketa bukatu arte eta beti esaten duguna, ea kopa etxera ekartzen dugun.

Munduko puntako jokalaria izanik zein da zure egunerokotasuna?

Une hauetan futbolera dedikatzen naiz bakarrik. Goizean nire kabuz entrenatzen dut: txirrindula, paseatu... horrelako ariketak.

Eta arratsaldean Lezamara joaten naiz entrenatzera. 5 egunez entrenatzen dugu. Eta partidak, jakina.

Normalean ordu asko sartzen ditugu, batzuek lan egiten dute edo ikasi, baina nire kasuan Espainiako Selekzioarekin jokatzen dudanez eszedentzia hartu dut eta ez dakit zenbat urtez jokatuko dudan baina nire erabakia hori izan zen.

Nola hasi zinen futbolean?

Nire etxean beti egon da futbola. Nire anaia jokalaria izan zen eta aitak ere futbolean jokatzen zuen. Berez etxean asteburutan gehien ikusten dena futbola da. Nik eskolan eskubaloia, saskibaloia eta futbola egiten nuen eta gero aukeratzeko orduan argi neukan nire aukera futbola izango zela.

Zein izan da futbolean egindako ibilbidea?

Eibartarra taldean hasi nintzen eta Athletic taldea sortu zuenean Jon Juaristik deitu ninduen eta 14 urte egin ditut klubean.

Zeintzuk izan dira kirolean bizi izan dituzun une gozoenak?

Irabazitako ligak, bereziki Mini Estadin irabazitakoa. San Mamesen jokatutako partida guztiak ere oso garrantzitsuak izan dira niretzat; San Mamesen gola sartzea... une polit asko bizi izan ditut.

Jende ugari San Mamesera hurbiltzea gu ikusteko... egia esanda gauza asko dira.

Nola baloratzen duzu emakumearen egoera futbolean?

Poliki-poliki doa baina hobetzen doa. Hedabidetan agertzen gara eta hori garrantzitsua da. Jende nahiko hurbiltzen da partidetara. Kanpoan ez da hainbeste jende agertzen baina Lezamara pertsona ugari urreratzen da.

Zein da euskararen egoera Athletic-en?

Nik behintzat zenbait jokalariekin euskaraz egiten dut. Eta zelaian ere erabiltzen dugu arerioek gu ez ulertzeko.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide