Zaharren egoitza erabilera soziokulturaletara bideratzeko lehenengo urratsak emango dituzte Foru Planaren bitartez

Erredakzioa 2015ko uzt. 16a, 12:03

Hurrengo astelehenean ez ohiko udal osoko bilkura egingo dute Laudion 2016-2017ko Foru Planak jasoko dituen lanak onartzeko. Berez, uztailaren 25ean bukatuko da proposamenak egiteko epea.
Alderdiek adostasuna lortu dute eta zaharren egoitza ohian eta Zubiko Kurajon lanak egitea proposatuko diote Arabako Foru Aldundiari.

Zaharren egoitza ohia

Laudioko zaharren egoitza ez da erabiltzen duela urte ugari. Herriko erdigunean dago eta Jon Ander Altube alkate ordeak azaldu du helburu soziokulturaletara bideratu nahi dutela.

Hurrengo astelehenean ez ohiko udal osoko bilkura egingo dute Laudion 2016-2017ko Foru Planak jasoko dituen lanak onartzeko. Uztailaren 25ean bukatuko baita proposamenak egiteko epea.
Alderdiek adostasuna lortu dute eta zaharren egoitza ohian eta Zubiko Kurajon lanak egitea proposatuko diote Arabako Foru Aldundiari.

Zaharren egoitza ohia

Laudioko zaharren egoitza ez da erabiltzen duela urte ugari. Herriko erdigunean dago eta Jon Ander Altube alkate ordeak azaldu du helburu soziokulturaletara bideratu nahi dutela.

Hala ere, udal ordezkariak gaineratu du erabilera horiek zehazteko prozesu parte-hartzailea egin behar dela. Bitartean, udalean dauden taldeek ez dute nahi eraikina suntsitzea.

Horregatik Foru Planari begira, udalak eskatuko dio Arabako Foru Aldundiari zaharren egoitza ohian zenbait lan egin ditzan berritzeko eta kontserbazioa bermatzeko. Irisgarritasuna ere moldatzeko eskaera egingo diote.

Zubiko Kurajo

Elorza Maisuko inguruan abiatutako lanak -geltokia, Latiorroko tunela, saneamendua...- bukatzear daude baina oraindik fase bat egiteke dago. Fase hori gauzatzeko ere eskatuko dio udalak Arabako Foru Aldundiari.

Finean, obra horiek Zubiko Kurajoko saneamendua hobetu beharko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide