Ramadanari eta ebazpenaren gauari buruzko hitzaldia, gaur

Erredakzioa 2015ko uzt. 13a, 11:29

Hitzaldia eskainiko du gaur (uztailak 13) Baxkonia Islamiar Kultur Elkarteak Laudioko Kultur Etxeko 17. gelan, 19:00etan. Ramadana eta "ebazpenaren gaua" bezala ezagutzen dena izango dituzte mintzagai.

Ramadama

Antolatzaileek azaldu dute Ramadan hilabeteak "29 edo 30 egun" irauten dituela, "urte bakoitzean Ilargiaren araberako islamiar egutegian zehaztuta datorren bezala".

Hitzaldia eskainiko du gaur (uztailak 13) Baxkonia Islamiar Kultur Elkarteak Laudioko Kultur Etxeko 17. gelan, 19:00etan. Ramadana eta "ebazpenaren gaua" bezala ezagutzen dena izango dituzte mintzagai.

Ramadama

Antolatzaileek azaldu dute Ramadan hilabeteak "29 edo 30 egun" irauten dituela, "urte bakoitzean Ilargiaren araberako islamiar egutegian zehaztuta datorren bezala".

"Amaitutakoan Aid al Fitr jaia ospatuko dugu Aiaraldeko musulmanok, aurten uztailaren 17an edo 18an izango da (ilargiari begira bezperako arratsaldean zehaztutako data), goizeko bederatzietatik aurrera Gardeako frontoian. Imamaren hitzaldia eta Aiaraldeko familia musulman multietnikoak batzen dituen otoitz kolektiboa egingo ditugu, eta amaieran hamaiketakoa izango dugu, Ahalguztidunaren babesaz". Hala adierazi du musulman elkarteko kide den Alfredo Gomezek, eta gaineratu du Ramadan hilabetea "norbere burua hobeto ezagutzeko aukera ematen duen denbora-tarte berezia" dela. "Eguneko orduetan egiten den barauaren bitartez goragoko egoera espiritualera heltzen gara eta Islamaren praktikaz zein doktrinaz gehiago ikasten dugu, ekintza solidarioak sustatzearekin batera".

Ebazpenaren gaua

Ebazpenaren gaua, berriz, Ramadamaren azken hamar egunetako gau batean ematen da, Gomezek azaldu duenez. Elkarteko kideak adierazi du "Sunnako musulman askoren artean" Ramadaneko 27. eguneko aurreko gauean Ebazpen gaua "meskitan edo etxean senitartean eta lagunartean ospatzeko" ohitura dagoela. "Musulman askok ere Ramadaneko azken 10 egunetan Itiqaf delakoa egiten dute, hau da, meskitan erretiro espirituala egitea, egunotako jarduerei buru belarri ekiteko: ekintza solidarioak egin, ikasi eta otoitz egiteko", gaineratu du Gomezek.

Hitzaldia euskaraz

Antolatzaileek adierazi dute hitzaldia euskara hutsez eskainiko dutela, bertaratzen diren pertsona guztiak euskaraz badakite. Bestela, euskarazko eta gaztelerazko azalpenak tartekatuko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide