URA agentziak ez du Flemming kaleko eraikina botako

Erredakzioa 2015ko mar. 4a, 14:36

Laudioko Udala eta URA agentziak bilera egin dute gaur Nerbioi ibaia bideratze-lanen proiektuaren oinarriak zehazteko.

Bilera horren emaitza nabarmenena da URAk iragarri duela ez daukala asmorik Flemming kaleko eraikina botatzeko. Horren ordez eraikuntzaren oinarria sendotzea eta kolektorea dagoen eremua zabaltzea aurreikusi dute; horretarako, mikropilotez osatutako horma egingo dute.

URA eta udalak aurreratu duten proiektuaren helburua da 100 urteko epean segurtasun hidralikoaren hobekuntza.

Horretarako aurreikusitako lanak Kurajo pasabidetik hasi eta Altzarrate zubia uretan behera dagoen presa txikira arteko eremuan egingo dira, 1340 metroko luzerako ibai-tartean.

EAJk balorazio oso positiboa egin du

Laudioko EAJko alkategaia pozik agertu da URAk adierazitakoarekin. Juanma Ibarretxek gogoratu du oso proiektu gatazkatsua izan dela Nerbioi ibia bideratze-lanena.

Aldi berean, aldarrikatu du Laudioko EAJk harremanetan egon dela URA agentziarekin Doctor Flemming kalean dagoen eraikinaren iraupena bermatzeko. Horretaz gain, oso modu kritikoan mintzatu da Laudioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2012an sinatutako esparru-akordioarekin. Juanma Ibarretxeren ustez Bildu eta PSE-EEk adostutako hitzarmen horretan eraikinaren eraispena eta desjabetzak jasotzen baitziren.

Herria astindu duen proiektuak

Nerbioi ibaia bideratze-lanen proiektuak 2009an plazaratu zuten. Hasiera batean Bitorikako Etxea eta Doctor Flemming kaleko eraikina bota behar zituzten segurtasun hidraulikoa bermatzeko.

Horren harira Berlojatzen plataforma eta Omnia ere sortu ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide