"Gehien gustoko dudana borrokatzea da"

Aitor Aspuru Saez 2012ko ots. 29a, 10:19

AINARA SHUYAN VIVANCO (Laudio, 1996) kasualitatez hasi zen Tae-Kwon-Doa praktikatzen. Hala ere, berehala konturatu zen gustoko zuela arte-borroka hau. Duela gutxi hirugarren postua lortu zuen Espainiako Kluben Txapelketan eta bere ibilbidea ez da bukatu.

Noiz hasi zinen taekwondo egiten?

6 urterekin hasi nintzen taekwondo praktikatzen, lehenengo mailara pasatu nintzenean. 

Nahiz eta hedabideetan ez agertu, Laudion jende askok egiten du kirol hau. Zergatik hasi zinen, zer da gehien gustatzen zaizuna?

AINARA SHUYAN VIVANCO (Laudio, 1996) kasualitatez hasi zen Tae-Kwon-Doa praktikatzen. Hala ere, berehala konturatu zen gustoko zuela arte-borroka hau. Duela gutxi hirugarren postua lortu zuen Espainiako Kluben Txapelketan eta bere ibilbidea ez da bukatu.

Noiz hasi zinen taekwondo egiten?

6 urterekin hasi nintzen taekwondo praktikatzen, lehenengo mailara pasatu nintzenean. 

Nahiz eta hedabideetan ez agertu, Laudion jende askok egiten du kirol hau. Zergatik hasi zinen, zer da gehien gustatzen zaizuna?

Nire amak apuntatu ninduen, nire burua defendatzen ikasteko eta kirol bat egiteko; niri futbola asko gustatzen zitzaidan baina nire amak ez ninduen apuntatu. Taekwondon apuntatu eta gero kirol honek gustatzen hasi zitzaidan eta horregatik jarraitzen dut praktikatzen. Hasi nintzenean gustatzen zitzaidana teknika zen, baina orain gehien gustoko dudana borrokatzea da. 

Arraroa iruditzen zaio jendeari neska batek borroka-arte txapelketetan parte-hartzea?

Nik pentzatzen dut ezetz. Orain neska askok egiten dute borroka-arte eta txapelketetan parte hartzen dute askok ere. Bai neskek bai mutilek egin ditzakegu gauza berak. 

Txapelketetan arrakasta handia izan duzu. Gustoko duzu?

Denek bezala irabaztea gustatzen zait, baina ez diot inportantzia handirik ematen. Benetan gustatzen zaidana da kirol hau aldizkarietan ateratzea eta egunero gehiago ezagutzea. Eta, noski, gure kluba Tae-Kwon-Do Llodio-Laudio arrakasta lortzea, adibidez gure artean daude Daniel Iglesias Euskadiko Txapelketan lehen postua lortu zuena +87 kiloko mailan, eta Oscar Alonso hirugarrena bere pisuan, pluma maila hain zuzen ere. 

Bi domin eskuratu eta gero, animatuta zaude jarraitzeko txapelduna izan arte?

Jarraitzeko animatuta nago, hori bai, gogor entrenatuko naiz txapelduna izateko, txapelketetan neska oso onak daude eta. 
 
Eskerrak eman nahi diet nire lehenengo entrenatzaileei, Maite eta Allenderi, eta Olgari, orain daukadan entrenatzaileari. Berak aukera asko eman dit eta konfiantza handia dauka nigan ipinita, horrexegatik eskerrak eman nahi dizkiot. Eskerrik asko Olga!
Eskerrak ere Inesi eta Taekwondo Laudio klub osoari, oso handiak direlako denak, batez ere "presi". Musu handi bat denentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide