Udalak San Roke jaiak positiboki baloratu ditu

Txabi Alvarado Bañares 2010ko ira. 2a, 10:20

Udaletxean egindako prentsaurrekoan, Jaietako zinegotzi Toño Bilbaok eta Laudioko alkate Jon Karla Menoyok iragan abuztuaren 29an bukatutzat eman ziren jaien irakurketa positiboa egin dute. Euren hitzetan, aurtengo jaietan jendearen parte hartzea handiagoa izan da eta Jaien Koordinakundeak, Koadrilek zein bestelako kolektiboek programari egin dizkioten ekarpenak ere aberasgarriagoak izan dira.

Udaletxean egindako prentsaurrekoan, Jaietako zinegotzi Toño Bilbaok eta Laudioko alkate Jon Karla Menoyok iragan abuztuaren 29an bukatutzat eman ziren jaien irakurketa positiboa egin dute. Euren hitzetan, aurtengo jaietan jendearen parte hartzea handiagoa izan da eta Jaien Koordinakundeak, Koadrilek zein bestelako kolektiboek programari egin dizkioten ekarpenak ere aberasgarriagoak izan dira.

Besteak beste, abuztuaren 15eko txupinazoaren garbitasuna azpimarratu dute, ekitaldi hartan udaletxeko balkoira arrautz bakarra baino ez zela jaurti aipatuz. Hori dela eta, Jaien Aldeko Koordinakundeari txupinazo garbi baten alde hartutako konpromisoak eskertu dizkiote. Beste aldetik, Mada Ladoren pregoiaren hunkigarritasuna ere azpimarratu dute.

Horretaz gain, bestelako gauza batzuk ere komentatu dituzte. Hala nola, kontzerturik arrakastatsuena Queen-en omenezko taldearena izan zela edota Odolosteen Egunean Akerbeltz taldeak antolaturiko Kantzotzilo eta Kulero lasterketak herritarren harrera oso beroa jaso zuela. Gainera, Toño Bilbaok Mazzantini elkartea zoriondu du aurten antolatutako zezenketen kalitatea dela eta, zinegotziaren hitzetan “azken hamar edo hamabost urteetako altuena”.

Rakatapla elkarteak antolaturiko gastronomi lehiaketaren data-aldaketaren arrakastaz ere hitz egin dute. Lehiaketaren eguna abuztuaren 17tik 21era (jairik gabeko egun batera) igarotzeak parte-hartzea %30 handitu baitu.

MadeInLaudio ikus-entzunezko proiektua ere izan dute mintzagai prentsaurrean. Izan ere, Udalak ekimena gogoko izan ez duela azaldu du, bertan agertzen ziren hainbat bideo herriko kolektibo batzuenganako irain eta errespetu faltak jasotzen omen baitzituzten. Dena den, oso ekimen interesgarria iruditu zaie, hurrengo urteetan herriko jende guztia errespetatuz hobetzen joan beharko litzatekeena.

Aurtengo Kofradiaren Bazkariari buruz duten iritziaz galdetzean, alkateak bazkaria normaltasun osoz burutu zela esan du eta, bide batez, kofradiaren inguruko kontuei prentsak emandako sentsazionalismoa salatu du, “elkarte honi bere lana bakean egiten” utzi behar zaiola esanez.

Orokorrean, bai zinegotzia bai alkatea jaiekin pozik agertu eta hurrengo urtekoei bueltak ematen hasteko prest azaldu dira.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide