Laudioko ikasleak eta alkatea bioaniztasunaren inguruan berbetan

Txabi Alvarado Bañares 2010ko mai. 20a, 11:36

Atzo, Laudioko udalean egun guztietan gertatu egiten ez den gauza bat gertatu zen. Goizeko hamar eta erdiak aldera, herriko eskoletako hainbat ikasle Jon Karla Menoio alkatearekin eta udaleko zinegotziekin bildu ziren egun hartarako deituta zegoen aparteko batzarra ospatzeko.  

Atzo, Laudioko udalean egun guztietan gertatu egiten ez den gauza bat gertatu zen. Goizeko hamar eta erdiak aldera, herriko eskoletako hainbat ikasle Jon Karla Menoio alkatearekin eta udaleko zinegotziekin bildu ziren egun hartarako deituta zegoen aparteko batzarra ospatzeko.  

            2010a nazioarteko bioaniztasunaren urtea izendatu du NBEk eta, hori kontuan harturik, Laudioko 7 ikastetxetako 2700 ikasletik gora urte osoan zehar egon dira gai hori herrian duen eragina aztertzen, Eskolako Agenda 21ak aurrera eramandako proiektu baten baitan. Horretarako inguruko ibaien, berdeguneen eta kaleen egoera behatu egin dute eta, horrela, Laudiok bioaniztasunari begira dituen onura eta gabeziak ikusi ahal izan dituzte. Eta atzo, 2700 ikasle horien ordezkaritzan aukeratutako 14 ikaslek ateratako ondorio eta proposamenak udalari adierazteko aukera izan zuten.

            Latiorro Ikastetxeko ikasleek eman zioten hasiera ondorioen adierazpenei. Herritarren artean banatutako inkesta baten emaitzak erabilita, Laudioko lorategi eta parkeen garrantzia azpimarratu zuten eta mota honetako berdeguneak ugaritu eta zabaltzea proposatu egin zioten udalbatzari.

            Ondoren Lamuza ikastetxeko ordezkarien txanda iritsi zen. Honako hauek, beste gauza batzuen artean, ibaien garbiketa periodiko bat egitea eta lantegiek sortutako kutsaduraren kontrola edukitzea eskatu egin zioten udalari.

            F. Legorburu Ikastetxeko kideek ere berdeguneei eman ziten garrantzi gehien, eta horren baitan erdigunea eta Zumalakarregi kalea berdetzea proposatu zuten, Santa Marina edota interes ekologikoa duten beste zonalde batzuk babestera bultzatzearekin batera.

            Aiara Kantzelariakoek, aldiz, betiko nekazaritzan eta honen kaltetan diharduten transgenikoetan zentratu ziren, eta alkateari gehien gogoko zituen produktuen inguruan galdetu zioten. Jon Karlak ez ezik, udalbatza osoak erantzun zuen, banan-banan, bakoitzari gehien gustatu zitzaizkion baratzeko produktuak zeintzuk ziren adieraziz, eta nekazaritza industrialak tradizionalaren gainetik hartu duen protagonismoa agerian utzi zuten.

            Laudio ikastolako ikasleek, aldiz, animalia espezieen gutxitzean kontzentratu egin ziren, eta alkateari animalien bizilekua errespetatzeko neurri gehiago hartzea eskatu egin zioten. Honi jarraituz, udal institutukoek “espezie inbaditzaileak” izenez ezagututako landare zein animalien kontrol handiagoa bultzatzea eskatu zuten, hauek bioaniztasunerako arrisku handia ekar baitezakete. Amaitzeko, La Milagrosa ikastetxetakoek, hartutako konpromisoak aipatu eta udalari eskerrak emanez esposaketari bukaera eman zioten.

            Zinegotziek eta alkateak gogo onez jaso zituzten ikasleen hausnarketa, ondorio eta proposamenak. Jon Karla Menoiok ikasleek egindako lanaren garrantzia aitortu zuen, baina konpromisoak, udaletik aparte, beraien aldetik ere etorri behar zirela esan zuen, biodibertsitatea guztion artean zaindu beharreko zerbait dela azpimarratuz.

            Aurreko guztiaren ostean, lunch txiki batekin eman zioten bukaera goiz hartako batzarrari. Esperientzia polita  Laudioko ikasleek izandakoa eta, askoren iritziz, beharrezkoa. Beraietako batzuk, seguru asko, gaurko alkate eta zinegotziek berotutako eserlekuak berotuko baitituzte, etorkizun ez oso urrun batean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide